Osakidetzarekin hitzarmena

(en castellano)

Osakidetza eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko hitzarmena

Urteak badira lehen zirriborroa prestatu zenetik, hogei bat urte gutxienez, eta hiru edo lau egon dira azkenean onartu eta sinatu egin den arte. Baina lehenik eta behin, zer da kontzertua/hitzarmena/konbenioa?

Euskal Autonomia Erkidegoko Ospitaleetan Medikuntzako Bigarren Zikloa irakastea ahalbidetu eta arautzen duen EHU eta Osakidetzaren arteko hitzarmena da.

Baina orain arte non ikasten zen ba bigarren zikloa?

Arazo ugari medio, ospitaleetako Irakaskuntz Guneetan irakasten zen bigarren zikloa, baina egoera guztiz alegal batean. Alegia, Basurtuko Ospitaleko administratzaileak argi indarra zein ura moztu zezakeen IGan, edo medikuntzako ikasle ez zen edozein joan zitekeen praktika klinikoetara, horrek zekartzan arazoak aipatu gabe.

Arazo puntual horiez gain zertarako behar zen hitzarmena?

Argi dezagun lehenik eta behin hitzarmen hori edukitzea derrigorrezkoa dela 86 Erreget Dekretuak dioenaren arabera. Gainera 2010ean ANECA (Agencia Nacional de Evaluación de Calidad y Acreditación) geure ikasketa plan berria aztertzean (titulazioa edo gradua homolagatu ahal izateko) hitzarmen hau edukitzea guztiz beharrezkoa dela, legeak dioelako eta estatu osoan hitzarmenik gabe geuden bakarrak ginelako.

Besteak beste azken urte hauetan zenbait ikaslek euren titulua inguruko erkidegoetan homolagatzeko arazoak izan dituzte, gehien bat geure praktikak Ospitale Unibertsitarioetan egiten ez zirelako. Tontakeria dirudien arren, hitzarmenik gabe ez dago ospitale unibertsitariorik, ez hori gabe ez dago titularik.

Onurarik ekarriko al du hitzarmenik? Bigarren zikloko arazoak konpondu ahal izango ditu?

Geure elkartea ikuspuntu pragmatiko bat izanagatik ezaguna den arren, hori espero dugu. Hitzarmena testu legal huts bat besterik ez den arren hau betearazteko tresna ugari jartzen ditu, besteak beste Unibertsitateak eta Osakidetzak osaturiko Batzorde Mixto bat.

Baikorregi izan barik, honakoak dira hitzarmenak ekar ditzakeen zenbait onura:

  • Irakasleek euren ogibidea eta irakaskuntza uztartzeko tresnak eskaintzen ditu.
  • ”Praktiketako irakaslea” izeneko lanpostua sortuko du, praktiken irakaspenaz arduratuko dena soilik. Ziurrenik bigarren zikloko praktiken arazoa konpontzeko neurririk aproposenetarikoa.
  • Plazak “ad personam” lotuko dira, alegia, oftalmologiako katedraduna klinika pribatu batera joanez gero ezingo du bere katedra eraman, bere osakidetzako plaza utziko lukeelako.
  • IG bakoitzak Ikerketa Gune bat izan beharko du, bereziki interesgarria litzatekeena tronkalitate sistema berrirako.
  • Osakidetzak Euskal Herriko Unibertsitatearen eskura jarri beharko ditu osasun zentru guztiak, alegia praktika klinikoak ospitaleetan egin beharrean solik bestelako zentrutan egin ahal izango dira.
  • Euskalduntzerako neurri zehatzak eskaintzen dira, ospitaleetan ez dauden (herri txikietako medikuak adibidez) osagileek erraztasunak izango dituzte leku aldaketak izango eta euskera, zein ikerketa egitea puntuatu egingo da
  • etab

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: