Asociación / Elkartea

(en castellano)

kontaktua: aemmib.contacto@gmail.com

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako Ikasleen Batzarrak helburu bakarra du: Ikasleen defentsa. 1982. urtetik aurrera ikasleak kutsu ideologikorik gabeko elkarte honetan (Medikuntzako Ikasleak, Medikuntzako Ikasleen Kontseilua, Asanblada etab.) jarri dute konfiantza beraien eskubideen alde egin dezagun, ebaluazio tribunaletan defendatu ditzagun, instituzioetara ikasleen kezkak iritsarazi daitezen etab.

presidentea: June Marcos Martinez de Ilarduya
idazkaria: Félix Angoso Berrocal
diruzaina: Eleder Delgado Onaindia

ohorezko presidentea: Adrian Hugo Llorente Aginagalde

APARTIDISMO, PRAGMATISMO ETA KONPROMISOA.

Medikuntzako ikasleok presio handia jasan behar dugu, bai lizentziatura/gradura iristeko, bai kurtsoz kurtso pasatzeko edota karrera amaitzeko ere. Presio honen parte ere bada ia ez arnasteko astirik usten ez gaituen ikasketa-plana.

Hau dela eta elkartea osatu genuen kideek ideia bat komunean geneukalaz ohartu ginen: lehenik ikaslea, gero gerokoak. Adibidez, ikasle bat berak ere ez du nahi bere ordezkariak ezohiko deialdi batean eta ebaluaketa tribunal baten aurrean, ikaslea defendatu beharrean  ECTS kreditu sistemaren edo Europako Goi Hezkuntza Esparruaren aurkako alegatua egitea, bere ustez “Bolonia prozesua” unibertsitatearen merkantilizazioa dakarrelako. Edo okerrago oraindik, ikasleek ez dute behar unibertsitateko instituzioetan sinistu ez eta parte hartzen duten ordezkariak, zeinek babestuko du bestela azterketa batean erreklamazioa eginez gero? edo ikasketa planean aldaketak egin behar direnean? edo irakasleak eskolak ematen ez dituenean?

Aipatutatko medikuntzako ikasle horrek bere karrera eta ikasketetan momentu larria bizi du eta honako hau nahi du : Berak hautatutako ikasleen ordezkariak ebaluaketa tribunala konbentzitzea ikaslearen ebaluazioaren bidegabekeriaz. Ikasle ikaratu honek laguntzeko prest dagoen norbait behar du, hainbat sailko sei ikasleen tribunal baten aurrean lagunduko dion norbait, eta ez politikaz ez instituzioen demokrazia gabeziaz, etab. ez mintzatuko den norbait.

Pragmatikoak gara, aitortzen dugu. Geure ikaskideen defentsa eta laguntza da gure ideal bakarra. Ez gaituzue manifestaldietan ikusiko, ez fakultatea papereztatzen, ezta hilero greba orokorra deitzen ere. Ez, ez gara egongo. Ez dugu guztia egiteko astirik, sentitzen dugu. Baina han egongo gara klasera ez doan irakasle bat Sail zuzendariaren aurrean salatu behar denean. Han egongo gara Fakultateko Batzarraren katedratikoen aurrean irakasle elebidun gehiago eskatzeko. Han egongo gara Ikasketa Planeko Batzordeari protestan eskaintzen diren hainbat kredituen eraginkortasunaren ezaren ondorioz, sarri irakasten ez direnak, 2 zikloan bereziki. Han egongo gara eta ikusiko gaituzue Berrikuntza eta Zientzia Ministerioak, Osasunekoarekin batera, MIR sistema aldatu nahi duenean urte batetik bestera.

Han aurkituko gaituzue: tribunal horretan, sail zuzendari horren aurrean,  Fakultate Batzarra horren aurrean, dekanorde horren aurrean eta irakasle horren aurrean. Han egongo gara behar gaituzunean. Hori da gure konpromisioa. Ez dugu pankartarik goratuko ez mundua aldatzen saiatuko, baina behar gaituzuenetarako hemen egongo gara.

Gure konpromisoa ikasleen zerbitzura egotea da, ez ideologia batenera, ez interes politikoenetara. Noski, horrek ez du esan nahi parte hartuko ez dugunik unibertsitateko politikaren inguruko eztabaidan. Baina sarri ahazten den ikuspuntua ematen digu: ez da horrenbeste arreta jarri behar nork proposatzen duen zer, baizik eta proposatutakoari. Gure elkarteak mota askoko jendeak osatzen du, honi esker kritikoak izan gaitezke eta arazo bakar bat hainbat ikuspuntuetatik baloratu dezakegu. Ez dugu proposamenik atzera botatzen norbait , A edo B, egin duelako; Medikuntzako ikasleei onuragarri ez zaielako baizik.

Ikasle Ordezkarientzat ez da batere lagungarria ideologia bat aukeratzea, analizatzeko ikuspuntu egokia galtzen baita eta ezinezko baita gure funtzio bakarra betetzea, 5 urteetan zehar ikasleak gu hautatu gaituzten funtzioa: ikasleak defendatzea. Gure erakundeak ikuspuntu bat edo beste aukeratzerakoan ezingo ditu ikasleak lagundu. Ideologia baten zerbitzura egongo litzateke eta ate asko itxiko litzaizkioke jo aurretik ere.  Gainera ez lituzke ikasle guztiak defendatuko, elkartearen iritsi bereko ikasleak soilik defendatuko lituzke, besterik ez.

ORDEZKATU, ZAINDU ETA INFORMATU

Hiru funtzio bete behar ditugu gure helbururako:

  • Medikuntzako ikasleak unibertsitateko instituzioetan ordezkatu eta hauen   kexak iritsarazi. Bai Sailko kontseilura, bai Fakultateko Batzarrara, bai Unibertsitateko klaustrora eta baita EHUko Gobernuko Kontseilura ere. Nahiz eta legeak eta unibertsitateko estatutuek solik %20rekin onartu gure elkartea, ikasleen ahotsa entzunarazi egingo dugu EHU osoan.
  • Ikasleen eskubideak zaintzen ditugu eta hauek betetzen ez direnean salatzen ditugu. Irakaskuntza arautu bat izateko eskubidea, gaur egungo berrikuntza pedagogikoekin bat datorrena. Objetiboki ebaluatua izateko eskubidea. Ados ez gaudenean erreklamatzeko eskubidea… Guztiok ditugu eskubide hauek, nahiz eta sarri ezezagunak izan. Eskubide hauek bete behar ditugu, izan ere hauek lortzea horrenbeste kostatu zaigu..
  • Ikasleak informatu: bere eskubideak jakinarazi. Zer jakinarazi behar dizuegu? Ebaluazio konpentsatzaileak existitzen direla,  tribunal neutro batek ebaluatzeko eskatu dezakezuela (ez betiko irakasle horrek) etab. Hau dela, aurten Ikaslearentzako Gida idatzi dugu, galdera asko erantzuten dituen erreminta. Agian galdetzera ausartu ez zareten galderei erantzuna aurkituko duzue bertan.

ESPERIENTZIA ETA SAKRIFIZIO ESPIRITUA

Urteak daramatzagu fakultate honetan, garrantzia gehiago edo gutxiagorekin, eta urte guzti hauten gure elkarteko kideek sakrifizio espiritu ikaragarria agertu dute. Ez dugu arazorik lo gutxiago egiteko zuek ebaluaketa tribunal baten aurrean defendatu ahal izateko. Ez dugu arazorik eskasa den gure denbora librea araudiak aztertzen pasatzeko, azken deialdia galdu ez dezazuen behar duzuen artikulua aurkitzeko….

Urte hauetan zehar erakutsi dugu gure helburuetan konstanteak garela eta erabiltzen dugun metodologia zuzen eta egokia dela. Ez da eraginkorra erabaki baten kontra kexatzea (adib. Klaseak goizeko 8retan hastea) ikasleriaren ordezkariek kexarik aurkeztu ez badute Irakaskuntza Gestiorako Batzordean edota Dekanordearekin bildu ez badira ikasleen iritzia aurkezteko.

Ikasleriaren ordezkaritza legala %20 besterik ez da, badakigu. Guk bizi izan genuen orain dela 8 urte %23 izatetik %20 izatera pasa zenean eta Ministerioan protesta egin  genuen. Hala ere, geure ahotsa katedratikoen eta irakasleena baino gehiago entzuten da. Ikasleok uste duguna baino botere gehiago daukagu. Ez da beharrezko ikasle erreboluzioa eta erreboluzio soziala hastea, sarri altu eta gogor kexatzea nahikoa da behar den organoaren aurrean.

Gure ahotsak entzunak izan daitezen bertan egon behar gara. Ikusi dugu, askotan bizi izan dugu, nola beste elkarte batzuek ordezkari gehiago lortu dituzten gurea baino beraien ideologia eta ideia erakargarriei esker. Urte horietan zehar Fakultate Batzarrean ikasle ordezkarien eserlekuak hutsik egon ziren, ez zen Sail Kontseiluetan ordezkaritzarik egon, Unibertsitate Klaustrora ez zen inor joan. Baina, bai, greba ugari egon ziren, dekanotza margoz bete zuten, fakultatea paperez bete zen, klaseak eten ziren etab.

Gaur egun gure ordezkaritza da medikuntzako ikasleek duten bakarra. Aurreko urtean Kontseilua legalizatu genuen, araudia idatzi genuen, Sail kontseiluetara ordezkariak bidali genituen, Fakultate Batzarrako batzordeetan parte hartu genuen (hemen eztabaidatu eta erabakitzen da bai plazen gehikuntza eta baita hautazko irakasgaiak ere)…

Oraindik gauza asko egin behar dira, gauza asko hobetzeko eta asko lantzeko daude.  Urte hauetan Goi Mailako Hezkuntzako Europako Gunera gerturatzen ari gara. Hezkuntza planak erreformatu behar dira, irakasgaien kreditu kopurua erabaki begar da, UD-ko praktikak betetzen direla ziurtatu behar da etab.

Lan asko da, baina laster emaitzak ekarriko ditu. Hau dela eta ZU behar zaitugu. Kezkak, interesa eta motibazioa dituen medikuntzako ikaslea. Besteak lagundu nahi dituen medikuntzako ikaslea. Ikaskideen eskubideak defendatu nahi dituen medikuntzako ikaslea. Gobernuko organoen aurrean ikaskideak ordezkatzeko prest dagoen medikuntzako ikaslea.

Zu behar zaitugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: