Zeintzuk dira gure proposamenak?

Zeintzuk dira AEM/MIBetik gure proposamenak Medikuntza eta Odontologiako Fakultateak aukeratzen dituen 3 klaustrokideentzat?

0. proposamena: Ikasle kolektiboen artean orain artean bezalaxe jarraitzea, garrantzitsuena ikasleon ahotsa entzun dadin baita.

  1. Klaustroak zerbaitetarako balio ahal izateko erreforma bat nahi dugu. Urtean bitan biltzeak ez du ezertarako balio eta horretarako Jaurlaritzari behingoz Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea eguneratzea eskatzen diogu.
  2. Osakidetzarekin dagoen Kontzertua euskarazko medikuak irakaskuntzara erakartzeki erabili dadila. Nola? Klaustroko Euskara Batzordetik Errektoretzara proposamen sendo bat helaraziz Osakidetza mahaira eser dadin eta bere Euskara planean kontuan izan dezan.
  3. Ikerkuntzarako bekak Biodonostia eta Biogurutzetan erabili ahal izatea nahi, ez soilik hauek berreskuratu daitezela beste izen batekin. Osasun Zientzietan ditugun Zentroetan parte hartzeko nahi ditugu, ez soilik EHUk dituenetan.
  4. Basurtuko Fakultate berriaren eraikuntza has dadila exijituko dugu, aurrekontuetan jasota dagoen arren Errektoretzak Basurtuta jaisteko plana oraindik gehiago atzeratzeko asmoa duela uste dugulako. Hirugarren mailan ospitaleetan egiten ditugun “praktikak” egitan ospitalean izatea nahi dugulako autobusean gora eta behera ibili barik.
  5. Aurrebaldintzak desagertaraztea suposatuko dien Ebaluazio Araudiaren aldaketa egin nahi dugu. Nola? Klaustroko Gradu Batzordearen bidez. Lehengo urtean TFGko araudia medikuntzara moldatzea lortu genuen eta ia aurrebaldintzak ezabatzea. Aurten ezabatzea lortzea espero dugu, edo laugarren eta bosgarren mailako irailean ez ohiko deialdi bat jarri ahal izatea pendiente dituzten iraskagaientzako.
  6. Ebaluazio inkesten emaitzak irakasgaika eta titulazioka publiko izatea nahi dugu, beste Unibertsitateetan egiten hasi diren bezalaxe.

Hauek dira gure proposamen nagusiak eta azaroak 2, 3 eta 4 eta 10an azkenekoz AEMMIBeko hautagaiak bozkatzeko gure arrazoiak.

aemib2_eusk1

3 KLAUSTROKIDEAK HAUTATZEKO GURE HAUTAGAI ZERRENDA:

1. Jon Ander Gonzalez (4. Maila, Donostia, Euskarazko taldea.

2. Laura Valdés (4. Maila, Gurutzeta, gaztelerazko taldea).

3. Luis Catrain (1. Maila, Leioa, gaztelerazko taldea)

4. Itxaso Plazaola (1. maila, Leioa, euskarazko taldea)

5. Felix Angoso (5. Maila, Gurutzeta, gaztelerazko taldea)

6. June Marcos (3. Maila, Leioa, gaztelerazko taldea)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: