M27 DENAK KALERA!

Martxoak 27, ikasleok greba!

Guretzat eta gure etorkizunarentzat biziki kaltegarriak diren hezkuntza erreformak (LOMCE eta datorren EU2015 unibertsitateko erreforma) gu inolaz ere kontuan hartu gabe ezarri nahi dituztela kontuan harturik, herritik eta herritarren mesedetara dagoen unibertsitatea lortzeko gero eta behar handiagoa dagoela ikusirik, eta ikasleok gure zentru eta kanpusetan pairatzen ari garen egoera eutsiezinaren aurrean, EHU/UPVko ikasle guztioi martxoaren 27an egingo den ikasle grebarako deia luzatu nahi diegu.

Batetik, ezinbestekoa ikusten dugu aurretik aipatutako erreformen inposizioaren aurrean Eusko Jaurlaritza erabiltzen ari den anbiguotasuna alboratu eta erreforma horiek ez aplikatzeko konpromesuak publikoki hartzea, eta horierako ikasleok benetan kontuan hartzea.

Bestetik, eta ezberdintasun sozialak nabarmen handituz doazen testuinguru honetan inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu ikasle orori unibertsitaterako sarbidea bermatzeko neurriak hartzea. Horretarako, besteak beste, matrikulazio tasak ez igotzea, bere ordainketa epeak malgutzea, eta beken eskuragarritasuna bermatzea exijitu behar dugu. Ezin dira emaitza akademikoak eta unibertsitatean ikasten jarraitzeko beharrezko laguntzak nahastu, eta horregatik Wert-ek ezarritako beka eskuratzeko 6,5eko bataz-bestekoa ez aplikatzea eskatzen dugu.

Gainera, gero eta nabarmenagoa da ez dela kalitatezko irakaskuntza bat bermatzen, eta duintasunez ikasteko eskubidea aldarrikatu behar dugu. Horretarako, beste behar askoren artean, ikasle kopurua eta klasearen tamainaren edo irakasle kopuruaren arteko gatazka konpontzea ezinbestekoa da, talde txikiagoak osatu eta ikasleen ikaskuntza prozesuaren kalitatea hobetzeko. Hortaz gain irakaskuntza eta ikerketaren artean dagoen errekonozimendu ezoreka aldatu behar da, eta irakaskuntzari behar duen errekonozimendua bermatu.

Guzti honekin batera, irakasgaien, graduen eta zentruen supresioa gelditu behar da, eta hauetan egiten diren aldaketak behar errealetan oinarritu, eta ikasleok kontuan hartuta erabaki. Eta oso urgentea da, murrizketen ondoriozko azpiegitura eta material falta egoerarekin amaitzea.

Euskaraz ikasteko eskubidea urratzea, eta EHU/UPVko hainbat zentru eta departamenduk duten utzikeria salatu behar dugu, euskararen inguruko araudiari muzin eginez. Beste hizkuntzetan ikastea alboratu gabe, gure unibertsitatea hizkuntza eskubideen bermean erreferentzia izatea eskatzen dugu. Zenbaitek apunteak gazteleraz soilik jasotzen ditugu, ikasgaiak hizkuntza horretan jasotzera behartuak gaude edota hizkuntza maila oso baxua da. Honegatik, euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzea, irakasleen euskalduntze eraginkorragoa bultzatzea, materiala euskaratzeko baliabideak jartzea eta Zentru zein Departamenduei Euskara Plana betearaztea eskatzen diogu unibertsitateari.

Eta ezin dugu aipatu gabe utzi gure unibertsitatean organo unipertsonaletan dagoen botere kontzentrazioa, eta ikasleoi zein gure behar eta erabakiei egiten zaien kasu gutxia. Egungo unibertsitateko gehiengoa eta etorkizuneko jendartearen oinarria garen heinean, eta egun jasotzen dugun hezkuntzarekin ados ez egonda, ezinbestekoa da ikasleon tokia aldarrikatzea.

Beharrezkoa den aldaketa prozesuaren subjektu nagusia izan behar gara, unibertsitateak bete behar duen funtzioa berreskuratzeko: sozialki dauden beharren inguruko analisiak egitea ikuspegi ezberdinetatik (kimika, ingenieritza, soziologia, hezkuntza…) eta horietatik hausnarketa kritikoak eginez eta ikasten duguna erabiliz, etorkizunerako jendarte eredua diseinatu eta lortzeko proiektuak abiatzea, hezkuntza herriaren mesedera jarriz.

Guzti hau dela eta, ikasleok argi utzi nahi dugu injustizia guzti hauen aurrean ez garela besoak gurutzatuta geratuko, eta indar guztiak batu eta kalera aterako garela, behar dugun hezkuntza eta unibertsitate eredua aldarrikatzera.

Image

M27 ikasle guztiok kalera!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: