3. Medikuntza ikasketak euskalduntzeko proposamenak

Baina karreraren euskalduntzea noizko?

Medikuntzako Ikasleen Batzarretik karrera guztia euskaraz ikasi ahal izateko lanean dihardugu Fakultateko Batzarrean, Euskara Batzordean eta Sailetako Kontseiluetan. Baina azken 4 urteetan 2. zikloan dauden euskarazko kredituak %30tik %70era igarotzea lortu dugun arren zer dela eta da hain prozesu motela?

  1. Arlo klinikoetarako irakasle euskaldunen falta
  2. Euskarazko ikasle ehunekoaren beherakada

1. Irakasle falta
Badakigu beste medikuntzako fakultate batzuetan irakasle medikuen falta dagoela (onar dezagun, irakaskuntza ez da oso erakargarria medikuentzat), baina Euskal Herrian EGA (edo profila) duten irakasle gutxi daude.Zergatik? Irakasle titularra izateko lizentziatua (6 urte), irakasgai horretako espezialista(4 – 5 urte), doktore (2 -3 ikerkuntza urte) eta gainera ospitale batean plaza izan beharra dago. Ah! eta honez gain irakasle izateko akreditatua egon beharra dago.

Hau dela eta azken urte hauetan atera diren plaza elebidun asko hutsik gelditu dira.

Geure proposamenak:

  1. Plaza elebidunak: Sailetan eskatzen diren plazak elebidunak izaten jarrai dezaten presioa mantendu
  2. Osakidetzarekin hitzarmena aprobetxatuz: anbulatorio eta beste ospitaleetako medikuak irakaskuntzara erakarriz eta lan asistentziala eta irakaskuntza bateragarri izateko neurriak eskatuz.
  3. Asoziatuak: Irakasle titularrak beharrean asoziatuen plazak sor daitezela, non ikerkuntza baino esperientzia profesionalak duen garrantzia
  4. Doktoretza tesia R2n: araudiaren aldaketa dela eta orain erresidentzia (MIR) egiten den bitartean doktoretza tesia presta daiteke zuzenean, masterrik gabe.Horrek asko erraztuko du irakasle euskaldunen sarrera.
  5. Irakaskuntza Guneetako koordinatzaileak: ezinbestekoa da Ospitale bakoitzean euskalduntzeke dauden irakasgaientzako irakasle beharrak jasotzen dituen txostenak Dekanotza eta Sailetara helaraztea.
  6. Osakidetzaren II. Euskara Plana: profesional elebidunak irakaskuntzara erakartzeko erraztasunak jasotzea nahi dugu.

2. Ikasle falta
2010/2011ean graduko ikasleei egindako inkestan hauek izan ziren euskaraz ez ikastearen arrazoi nagusiak:

  1. Karrera guztia euskaraz ezin ikastea: bigarren zikloko irakasgaien %70 bat ikas daiteke gehienez euskaraz (eta hori Basurtun eta Donostian)
  2. MIRa gazteleraz soilik izatea: zein zentzu du dena euskaraz ikasi baina azterketa garrantzitsuena gazteleraz egiteak?

Hau dela eta unibertsitatearen barrenetik errektoreordetza, hezkuntza  sail, dekanotza etab. proposamen anitz egin dizkiegu.

ORAIN ARTEAN EGINDAKOA:

  1. Fakultate Batzarreko ikasle ordezkariek irakasle plaza elebidunen alde soilik bozkatzea lortu genuen
  2. Irakaskuntza Guneetan zeuden euskarazko plazen mugak kentzea 2011/2012an
  3. Fakultateko Euskara Batzordea bil zedin eta euskalduntzeari buruzko azalpenak eman zitezela
  4. 2009an Senatuko Osasun Batzordera MIR hizkuntza koofizialetan egiteko proposamena eraman genuen, CiU, Entesa eta EAJren eskutik eta PSOEk atzera bota zuena
  5. Kanpoko unibertsitateetara joan behar izan diren euskal ikasleak EHUko bigarren zikloan errazago integratzeko mekanismoa proposatu dugu
  6. Medikuntzako Ikasleen Estatu Kontseiluak Ministerioari MIRa euskaraz egin ahal izatea eskatzea lortu dugu 2011/2012.
Eta zuk? nola uste duzu euskaldundu behar dela karrera?Proposamen hauen alde badazaude, BOZKATU

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: