6. Ordutegi arrazionalak eta ikasleontzako moldatuak

Ordutegiak ikasturte osoa baldintzatzen dute eta medikuntzako ikasleen proposamenei moldaturik egon behar dute. Egia da ez direla inoiz perfektuak izango eta zail dela denok ados egotea. Baina geure lana da ikasle ordezkari bezalaxe zeuen iritziak defendatzea ikasleon egoera hobetzeko:

  1. Arratsaldeko ordutegien muga: momentu honetako arazo nagusia arratsaldeko ordutegiak dira, alegia, 16:00-18:00 eta 18:00-20:00etan eskolak izatea. Ulertezin egiten zaigu zenbait egunetan goizeko 8:00 edo 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara fakultatean izan behar izatea.
  2. Praktika klinikoak: hirugarren mailan ospitaleko praktikekin hasten gara dagoeneko, Leioan klase izan ostean Basurtura jaitsi eta ondoren berriro ere Leioara igo behar izaten garelarik. Hau kaos bat izateaz gain ordu gehiegi galdu behar izatea eragiten du eta ez dago inolako laguntza ekonomikorik gainera.

franjas1314_21_12_2012-page-001

Hau dela eta:

  1. Eskolak 18:00 baino aurrerago ezin luzatu ahal izatea proposatzen dugu, ezin dira egunean 8 eskola ordu baino gehiago izan.
  2. Ordutegiko azken orduetara mugitzea ospitaleetako praktikak (16:00-18:00) ondoren berriro Leioara ez igo behar izateko.

Era berean ordutegiak nola erabakitzen ari diren berrikustea nahi dugu, Kurtsoko Ordezkariak Koordinazio Batzordeetara bueltatuz, hauek baitira ikasturte bat aurretik ordutegiak egin eta Fakultate Batzarrari proposatzen dizkiotenak ondoren onar daitezen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: