5. Ebaluazio irizpideak eta taldeen arteko ezberdintasunak

Medikuntzako graduko ikasketa planak Dekanotzaren hitzetan ebaluazioa irizpideen batasun bat ekarriko zuela agindu zitzaigun ikasleoi. Ardura hau ordea Sailei eta irakasgaietako koordinatzaileei dagokie eta azkenaldian ezberdintasun hauek mantendu eta batzuetan handitu egin direla ikusi ahal izan dugu. Adibide batzuk jartzearren irakasgai hauen inguruan kexak jaso ditugu: Anatomia IV, Oinarrizko Histologia, Histologia Berezia, Fisiologia Medikoa, Farmakologiaren Oinarriak, Ikerkuntza Biomedikorako Sarrera, etab.

Honexegatik, eta beti ere ebaluazio sistema ahalik eta jarraienaren alde eginez, ebaluazio irizpide komunak eskatzen ditugu gradu bereko taldeentzat, alegia:

1. Notaren distribuzio berdina: irakaskuntz gida komuna izan behar du, talde batean praktiketako ariketak entregatzeak ezin du derrigorrezko izan eta beste batean %20 balio. Alegia, amaierako notaren ehunekoak modu berean banatu behar dira.

2. Azterketa kopuru berdina: beti ere ebaluazio sistema ahalik eta jarraienaren alde eginez, alegia, azterketa liberatorio partzial gehien dituenaren alde, taldeek azterketa kopuru bera izan behar dute. Ezin onar daiteke talde batean azterketa liberatorio bi izatea eta ondoren azterketa finala eta beste batean 0,5 puntu balio duten azterketa txikiak eta ebaluaketa finalean temario osoa sartzea.

3. Azterketak gainditzeko nota berdina: Irakaskuntza Gestio Araudiaren aurka dihoa talde batean gainditu edo liberatzeko nota 8 izatea eta beste batean 9, baina era berean oinartezin iruditzen zaigu irakasgai bat gainditzeko 8.5 behar izanez gero nota hori 5.0 bilakatzea, beti halaxe izan bada ere.

4. Azterketa mota eta zuzenketa eredu berdina eta maila antzekoa: irakasgai berean ezin dira egon hiru azterketa eredu ezberdin, batean test galderak (negatiboekin) eta galdera laburrak, bestean test hutsa (negatiborik gabe) eta hirugarrengoan test galderak (negatiboekin huts eginez gero, baina baita erantzun ezean) eta galdera laburretan 0.3 lortu behar izatea galdera laburretan, 2etan ez lortuz gero azterketa ez zuzentzea.

Aipaturiko adibide gehienak zuek helarazi dizkiguzuen kexetan aurkitu ditugu eta beste batzuk iraganekoak dira. Honek ez du esan nahi:

– azterketak talde guztietan egun berean izan behar direnik, Irakaskuntz Guneetan honek ez luke zentzurik adibidez.

– azterketa berdin berdinak izan behar dutenik, alegia, talde bakoitzean bertako irakasleek jarri behar dituzte galderak, baina eredu berdina, zuzentzeko oinarrizko irizpide berdinak eta maila antzekoak izan behar dira, klasean emandakoari egokituz beti.

– azterketa liberatorioak dauden taldeetan kendu behar direnik, aurkakoa baizik. Geure aburuz ebaluazioa beti ahalik eta jarraiena izan behar du eta ebaluazio finalean ahalik eta materia gutxien izan eta hori eskatuko dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: