4. Ikasleen Kontseilua erreformatzeko proposamenak

2011ean onarturiko UVP/EHUko Ikasleen Araudiak Ikasleen Kontseiluaren egitura nabarmenki murriztu du, legalki dagozkion eguneroko ardura burokratikoak biderkatuz eta ikasleekiko zeuden komunikazio bide errazenak (taldeko ordezkariak, asanbladak, etab.) moztuz.

Hau dela eta Medikuntzako Ikasleen Batzarrak (AEM/MIB) fakultateko besteko kolektiboekin hitzartu zituen mekanismoak berreskuratu, eguneratu eta araudi orokor berriarenpean mantendu ahal izateko proposamena egiten du:

1. Ikasleen asanblada Orokorrak berreskuratu (talde, kurtso, irakaskuntz gune eta fakultatekoak)

Ikasle talde batek, taldeko ordezkariak edo Ikasleen Kontseiluak eskaturik, gai baten inguruan talde/kurtso/atal/fakultateko ikasleak asanblada batera deitu ahal izatea, hortarako ordu horietan dauden eskolak geldituz.

Adibideak: Gurutzetako Asanblada Orokorra praktika klinikoengatik (2010-2011), hautazkoen arazoen asanblada (2. maila, 2008-2009), aurrebalditzen asanblada orokorra (Leioa, 2009-2010), seigarren mailako irakaskuntz guneko asanblada (2012-2013), etab.

Norbatiboki: 2007/2008an AEM/MIB, O.Be eta M.A-k adosturiko Ikasleen Kontseiluaren Araudiko mekanismoa berreskuratu.

BCbitEBCEAAd_CO_1_

2. Kontseilua ordezkarien batzarraren bidez zabaldu

Ordezkarien Batzarra Fakultateko Ikasleen Kontseiluak lan egiteko zuen modua zen (San Mames eta Sarriko antzera), non Ikasleen Kontseilua legalki/burokratikoki dagozkion afera piloaz arduratzen den (konpentsazio epai-mahaiak, sailetako ordezkaritza, antolakuntz akademikoa, errebisio eskaerak, etab.) eta Ordezkarien Batzarra ikasleen globaltasunari eragiten dieten gaietaz arduratzen den (medikuntzako ardazkotasuna-MIR erreforma, murrizketak eta beka politeken aldaketak, gradu-masterra, bigarren zikloaren euskalduntzea, etab).

Alegia, Ikasleen Kontseilua batzar-kide ez diren beste ordezkariei zabaldu ahal izatea, burokratikoki Kontseiluak egunerokoan egin behar dituen burokrazia ez diren asuntoetaz eztabaidatu eta erabaki ahal izateko.

Norbatiboki: 2007ko UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko Araudiaren aurreko egoerara bueltatu, taldeko ordezkariak, fakultateko batzar eta unibertsitateko klaustro kideek osaturiko Batzar/Asanblada batekin.

3. Hautatutako ordezkaritza ez dutenentzako Batzordeak

Fisioterapiako ikasleek eta Basurtukoek ez dute Fakultate Batzar-kiderik izaten ez baitute hautagaitzarik aurkezten, ondorioz ez da Basurtun Ikasleen Kontseilurik izaten eta Fisioterapiakoek ez dute ordezkaririk Fakultatekoan. Honek ez ditu hauen arazoak desagertarazten, askotan biderkatu baizik.

Hau dela eta talde edo kurtsoko ordezkariek osatutako Batzar (Junta) edo Batzordeak (Comisiones) sortzea proposatzen dugu hauen ordutegi, egutegi, kexak, etab. ez arduratu ahal izateko eta Fisioterapiako / Basurtuko Koordinatzaileekin bitartekaritza zuzena izateko.

4. Mobilizazio deialdietara atxikitzeko mekanismoa eratu

Paro akademikoa izan gabe ikasle deialdi edo konbokatoria bat dela eta ikasleek klasera ez joatea erraztu ahal izatea. Ordezkarien Batzarraren bitartez (denborarik ez dagoenean Ikasleen Kontseiluko batzorde iraunkorra erabiliz) Fakultateko ikasleok deialdi batera atxiki nahi dugun erabaki ahal izatea proposatzen dugu. 

Atxikiz gero taldeko ordezkariek talde bakoitzean bozketa egiteko deia eginez Ikasleen Kontseilutik, era honetan irakasleei jakinaraziz gehiengo klasera joango den edo ez eta eskolak aldatu behar diren edo ez.

 Norbatiboki: 2009-2010an adosturiko mekanismoa eguneratzea UPV/EHUko Ikasleen Araudiko “paro akademikoa” lor ezin daitekeenerako.

5. Ikasleen Araudiaren erreforma

UPV/EHUko Ikasleen Araudiaren erreforma paro akademikoa, Ikasle asanblada orokorrak eta Ordezkarien Batzarrak jaso ahal izateko. Hortarako klaustroko arau batzordea edo Gobernu Kontseiluko arau batzordearen bidez proposamen sendo eta ikasleen artean adosturikoa aurkezteko konpromisoa hartuz.

Norbatiboki: AEM/MIBek UPV/EHU Ikasleen Araudi aurre-proiektuari aurkezturiko emendakinak erabiltzea (2010/2011).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: