LEIOARAKO PROPOSAMENAK

AEMMIB gara, medikuntzako elkarte apartidista eta independientea, ikaslegoa defendatzen dugu ideologia politikoak alde batera utzita, eta hau da justua iruditzen zaiguna:

1-      Aurrebaldintzak: 12 kreditu baino gehiago suspendituak edukitzeagatik leioan urte bat gehiago pasa behar izatea ez zaigu egokia iruditzen. Hori dela eta, aurrebaldintzak kendu edo gutxienez geratu behar izateko kreditu kopurua handitzearen alde borrokatu dugu. Iada, gure presioa dela eta 4.mailara igaro baino lehen azterketa deialdi bat gehiago edukitzea lortu dugu, eta pixkanaka gauza gehiago lortzea espero dugu. Aurrebaldintzak AEMMIB-eko kideak fakultateko juntara agertu ziren  bakarrak izan ginelako aprobatu ziren(Medikuntza Euskaldunduren botoak izan bagenitu hau ez litzateke aprobatuta egongo), AEMMIB-eri bozkatzen badiozue ikasleon aurka doazen erabakiak atzera botako ditugula zin ematen dugu.

2-      Fakultate berria: Fakultate berria 2015erako zegoen pentsatuta hasiera batean, eta oraindik ez dakigu nohizko egongo den bukatuta. Urteak daramazkigu komunikabideetan eta unibertsitateko erakunde desberdinetan fakultate berria eskatzen, eta zuen bozkekin eskakizun hauekin aurrera jarraitu nahi dugu.

3-      Euskalduntzea: Estatuko Medikuntzako Ikasleen Kontseilua MIRa euskaraz egitearen alde egotea lortu dugu, ikaskuntza guneetan onartutako euskarazko ikasle kopurua mugarik ez edukitzea lortu dugu eta fakultateko batzarretan beti irakasle euskalduntzeko plazak ateratzearen alde bozkatzen dugu. Euskararen alde gehien egin duen elkartea izan gara gure fakultatean, eta hala jarraituko dugu.

4-      Kontseiluaren erreforma: Gelako ordezkarien rola aldatu nahi dugu “klaseak aldatzen dituztenak” baino gehiago izan daitezen, eta kontseiluko bilera irekien kopurua handitu nahi dugu ikaslegoaren partaidetza sustatzeko. Denon iritziak berdin balio duelako.

5-      Taldeen arteko desberdintasunak: Talde guztiok, euskaraz edo gaztelaniaz ikasi, eskubide berdinak ditugu. Eta hori dela eta, berdin tratatu eta ebaluatuak izatearen alde borrokatuko dugu.

6-      Ordutegiak: Mareatzen ez gaituzten ordutegi duinengatik borrokatuko dugu. Ez dugu, webuntis, moodle eta web orriaren arteko desberdintasunak analizatzen ibiltzea merezi. Gainera, gure ordutegia geure ikasteko eta unibertsitatetik kanpoko ekintzetan aritzeko premiekin bat etorri beharko litzatekela uste dugu.

7-      Bileretara bertaratzea: Imajinatzen duzu bozketak galtzen direla ikasleon ordezkariak ez direlako agertzen eta bilera horietan, aurrebaldintzak, ordutegiak eta azterketen datak erabakitzen direla?  Ba gertatzen da. Azken urteotan, AEMMIBen aurka kandidatura desberdinak aurkeztu dira izen desberdinekin, baina beraien artean erlazioa estua izan da(Aldauko Deu, Medikuntza Euskaldundu…), eta nahiz eta hauetako batzuk ez diren fakultate batzar batera ere agertu, hauteskundeetara aurkezten jarraitu dute izen berriekin. Guri bozkatu eta ez zaituztegu zapuztuko!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: