Irakaskuntza Gune autonomo batzuen alde, baina nola?

  1. Ataletako Batzarrak sortuz Irakaskuntza Gune bakoitzean: Unibertsitateko Estatutuek eta Fakultateko Araudiak Irakaskuntza Guneak Zentroetako Atal bezala ezagutzen dituzte. Batzar hauek irakasle, ikasle eta administrazio pertsonaleko ordezkariek osatzen dituzte, eta Koordinatzailea dute buru.
  2. Ordutegi eta egutegiak egiteko proposamena Koordinatzaileengan utziz: Irakaskuntz Gune bakoitzeko Koordinatzaileak, irakasgaietako koordinatzaileekin adostu ostean, ordutegiak eta egutegiak proposatzearen arduradunak izatea nahi dugu, Ataleko Batzarrak onar ditzan eta Fakultateko Batzarrak (Leioakoa) soilik oniritzia eman dezan.
  3. Irakaskuntza Guneetako Ikasleen Kontseiluak zabalduz: 2011ko Ikasleen Araudiak Ikasleen Kontseiluen osaketa mugatu dute fakultate batzar-kideei. Hau dela eta, era berean Araudi honek jasotzen duen autonomia garatzea proposatzen dugu Kontseiluak Ordezkarien Batzar batekin zabalduz Taldeko Ordezkariek osaturikoa, edo irakasgaien ordezkarien artean aukeratutako talde bakoitzeko kideen bitartez.
  4. Koordinatzaileak egutegiko aldaketak onartu ahal izatea: araudiari jarraikiz Dekanotzako kide bezalaxe, irakasle eta ikasleek proposaturik, eta Irakaskuntza Guneko Ikasleen Kontseiluari galdeginez (eta ez Leioakoa) aldaketak baimendu ahal izatea.
  5. Irakasle eta ikasleon arteko adostasunean oinarrituriko azterketa egutegiaren hautaketa berreskuratzea: Irakaskuntza Gestio Araudiak azterketa egutegia matrikulazio epea baino lehen finkaturik egon behar dela dioen arren (ikasturte hau arte inoiz bete ez dena) Araudi honek egutegia aldatzeko malgutasuna ematen du:

Nola?

–       Lehenik abuztua baino lehen onartuz Ataleko Batzarrean erreferentziazko azterketa egutegi bat.

–       Baimenduz lauhilabeteko lehen hilabetean (gehienez bigarrengoan) erreferentziazko egutegiarekiko irakasle eta ikasleen artean aldaketak adostu ahal izatea, Koordinatzaileak argitaratuko lituzkeenak behin betiko egutegi batean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: