A20ko paro akademikoaren inguruan

UPV/EHU-ko ikasleen mobilizazio ezberdinen ondorioz sortutako zurrumurruak direla eta, uste izan dugu egokia izango litzatekeela, kasu honetan, guk egindakoa azaltzea. Mobilizazio bat edo beste jarraitzeagatik egin zaizkigun kritika konstruktiboak onartzen ditugu, hauek hobetzen laguntzen baitigute, baina gustatuko litzaiguke gaizki ulertuetara eraman duten hainbat kontzeptu argitzea:

 1- “Ikasleen greba” ez da existitzen. Greba hitzaren esanahia hau da: protesta moduan lan ekintzak etetea (gure fakultatean lan ekintzatzat irakasle, atezain, langile eta abarrek egindakoa hartzen da). Ikaslegoari dagokionez,  greba kontzeptuaren parekoa den paro akademikoa daukagu. Hau, aurrekoaren antzekoa izan arren, mobilizazio batean parte hartzeagatik inolako trabarik ez izateko ikasleek duten eskubidea defendatzeko aldaketa batzuk ditu bere baitan. Paro akademikoaren kasuan, protesta ez da lana etetea, hainbat motatako errebindikazio (manifestaldiak, mobilizazioak…) egitea baizik, hauek geldialdi akademikoaren denboran eginik (parte- hartzaileak kaltetuak izan gabe, inasistentzia kontuan hartu gabe eta ebaluazioa geldituz). Laburbilduz: ez da klasera faltatzen protesta moduan, protestan parte hartu ahal izateko faltatzen da klasera eta ikasleek kalterik ez jasateko neurriak hartzen dira.

2- Gure elkartean, gure unibertsitatean Paro Akademikoa erregulatzen lehenengoak izateagatik harro sentitzen gara. Izan ere, gure bazkideetako bat izan zen, lan gogorra egin eta gero, ikasleek paro akademikoa egiteko duten eskubidea UPV/EHU-ko araudian sartzea lortu zuena. Hala ere, onartu zen proposamena oso zorrotza da, eta gutxinaka honek behar dituen aldaketa anitzak lortzea espero dugu.

3- Elkarte apartidista bat gara, hots, ez gara inoiz alderdi politiko baten  alde jartzen. Gure batzordean ideologia ezerdinetako jendea dago (liberalak, komunistak, sozial-demokratak, nazionalistak eta abertzaleak). Hau dela eta, ideologia ezberdina badugu ere, denok ikasleen defentsarako dagozkion asuntuetan elkarrekin gaude, geure buruak alderdi politiko bati loturik egon gabe ikasleak defendituz. Gainera, gure apartidismoaren eraginez, geure posizionamendu politikoak nahiko eskasak dira eta normalean ez dugu entitate politikoek deitutako mobilizazioekin bat egiten elkarte bezala. Hala ere, mobliziazioetan parte hartzen dutenen defentsan parte hartzen dugu hauek kalterik ez jasotzeko, eta gure elkarteko kideak libre dira indibidualki erabakitzeko mobilizazioetan parte hartu nahi duten ala ez.

4- Paro akademikorako deialdia, gure unibertsitateko zentro ezberdinetako ikaslegoak hautatutako ordezkariek bultzatu zutena, azaroaren 20koa izan zen, estatuko beste unibertsitate eta eskolekin bat eginez. Hala ere, ikasle kontseilu zentralaren proposamen gisa, gure unibertsatean LOMCE-ren inguruan potestatzeaz gain, erasmus ben eta beka orokorren inguruan ere protestatzea erabaki zen.

Azaroaren 20ra arte, inoiz ez da paro akademikoaren aldeko deialdirik aurrera eraman. Hori horrela da, araudiaren arabera ikasleen kontseilu zentralaren eta kampuseko 3 kontseiluen (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa) onespena behar delako,eta hau sekulako arazo bat zen Arabako Kampuseko ikasle Kontseilua (Ikasle Abertzaleen kontrolpean dagoena) betidanik funtzionalki inaktiboa izan delako, hautatuak izan zirenetik ez direlako bilera bakar batetara agertu; Bizkaian, gainera, Kontseilu Zentralean (UPV/EHUko ikasleen ordekaritza organo gorena) eta Bizkaiko Kampuseko Kontseiluan dagoen Lurgorriko ordezkari kopuru altuak deialdia zailtzen zuen, hauek beti egon direlako paro akademikoaren kontra.

Hala ere, Lurgorrirekin akordio batera heldu ondoren, eta IA-ren menpe zegoen Arabako Ikasle Kontseilua inaktibotzat jotzen zuen errektoreordearen errekurtso bat eta gero. Geure unibertsitatearen historian lehenengo aldiz paro akademikoa egitea lortu zen.

5- Badakigu prestakuntza eta difusio falta zela eta paro akademikorako deialdiak jarraipen gutxi eduki duela hainbat lekuta, baina DEIALDIA APOIATU BEHAR GENUEN. Geure unibertsitatearen historian paro akademikoa lehenengo aldiz lortu izanak ez du azaroaren 20ean ikaslegoa kalterik gabe mobilizatu dela esan nahi(Leioan mobilizazioa eskasa izan zen, Gipuzkoan berriz multitudinarioa). Importanteena, lehenengo aldiz paro akademiko ofizial bat egitea lortzea izan da, honek etorkizunean paro akademikoak ondo egiteko irekitzen digulako atea denoi.

6- Azaroaren 21eko “greba”, 20koa baino beranduago konbatu zuten Ikasle Ekintzak, Gazte Komunisten Kolektiboak eta fakultate desberdinetako asanbladek. Ezin izan genuen deialdi honetarako ere 5.puntuan aipaturiko prozedura aurrera eraman denbora falta zela eta, baina etorkizunean denok bat egitea espero dugu ikasleon elkartasuna handiagoa izan dadin, ideologiak direla eta banatzea ahuldu egiten digulako.

21eko “greba ez ofizialari” elkartu zienei, aurreko grebetan eman izan ditugun aholku berdinak eman genizkien: gela osoaren artean erabaki kolektibo bat hartzea, irakasleekin hitz egitea faltako den jendea dela eta etab.

Ez zaio erakunde hauetako bakar bati ere azaroaren 20ko paro akademikoan parte hartzea ukatu, berauen ekimena izanik 21ko greba konbokatzea estatu mailan egindako Ikasle Sindikatuaren deialdiarekin bat ez egiteko.  Gure elkarteak, etorkizunean elkarrekin mobilizazio ANTOLATU ETA KONJUNTUAK egitea espero du, non deialdietan parte hartzen dutenen eskubideak defendatzen diren eta ideologia politikoetatik at elkartasuna lortzen den.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: