Irakaskuntz Guneetako ikaskideentzako adierazpena

Medikuntzako Ikasleen Batzarrak (AEMMIB), Medikuntza eta Odontologiako Fakultateko Irakaskuntz Guneetako Guneetako ikasleen kexak direla eta,

SALATZEN dugu,

  1. Egutegi akademikoaren eta ebaluazio modua adosteko sistema aldatu egin dela Irakaskuntz Guneetako ikesleon kalterako. Sistema zaharrean Ikaskuntza Gune bakoitzak egutegi propio bat edukitzea bermatzen zuen, klaseak eta azterketak ikasle eta medikuen beharretara egokituz. Orain ordea egutegiei dagozkien erabaki guztiak Leioan hartzen ditu Dekanotzak.

  1. Dekanotza taldeak, araudiaren aurka, ez du Irakaskuntz Guneetatik jasotako azterketa aldatzeko eskaerarik onartu, nahiz eta eskaera hauek araudian jasotako epean egin dira (urriak 24).

  1. Ez da kontuan izan aldaketak Departamentu, ikasle, irakasle eta Koordinatzaileekin adostuta zeudela, eta data ofizialak berriz ez.

  1. Ez da Irakaskuntz Guneetako koordinatzaileen iritzia entzun, nahiz eta Dekanotza Taldeko kide diren eta gainera Unibertsitate Ospitaleetako egoera hobekin ezagutzen dutenak izan, gainera ikasleriaren eskaerekin bat zetorrelarik hauen ikuspuntea.

ESKATZEN dugu,

  1. Lauhilabete honetako ebaluazio datak aldatu ahal izatea, beti ere Irakaskuntz Gune horretako irakasgaieko ikasle guztiekin adosten bada.

  1. Irakaskuntz Guneko koordinatzaileek azterketa daten aldaketak onartu eta proposatu ahal izatea Dekanotza Taldeko kide bezalaxe, irakasle edo ikasleek proposaturik, eta Ataleko Ikasleen Kontseilua entzunda, ez Leioakoa.

  1. Ikasle eta irakasle arteko adostasunean oinarrituriko azterketa daten egutegiaren onarrituriko sistema berreskuratzea, ebaluaketa prozesuan inplikaturiko bi aldeak baitira.

  1. Hurrengo lauhilabetean arazoa errepika ez dadin, Irakaskuntz Gune bakoitzak egutegiari behar diren aldaketa guztiak onartu ahal izatea Irakaskuntz Gune bakoitzeko Ataleko Batzarraren onespenarekin.

Hau lortuko ez balitz, eskatutako azterketa aldaketa onartzen ez badira edo Koordinatzaileek egutegi aldaketak onartzea baimentzen ez bada, geure eskubideen defentsan paro akademikoa deituko dugu eta geure eskaerak Leioako Dekanotzaraino eramango ditugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: