Eguzkitiko argia 1.000 milioi aldiz arriskutsuagoa da telefono uhinak baino

Erradiazio elektromagnetikoa ezaugarri elektriko zein magnetikoak dituzten erradiazioei deritzegu euren artean eguzkitiko argia, X izpiak, ultramoreak, irrati uhinak etab. aurki daitezkeelarik. Euren uhin luzera eta maiztasunaren arabera sailkatzen dira behean ikus dezakezuen irudi horretan:

Orokorrean erradiazioak (elektromagnetikoak edo ez) bi taldetan sailkatu ohi ditugu materiari eroateko gai diren energia kopuruaren arabera:

  • zuzenean eroaten dutenak, ionizatzaileak (alfa eta beta partikulak, gamma eta X izpiak): transmititzen duten energiak molekulak apur ditzake, mutazioak edo zelulen heriotza sortuz
  • zeharka egiten dutenak,  ez ionizatzaileak (argi ikusgaia, mikrouhinak, irrati uhinak, etab.): transmititzen duten energiak molekulak kitzikatu ditzake, beroa eraginez gehienez

Telefono mugikor, mikrouhin, argi, infragorrietako, etab.eko uhinak bigarren taldekoak dira. Zerk ezberdintzen ditu besteetatik? irudian ikus daitekeen uhin luzera. Gero eta handiago izan energia gehiago eroaten dute eta kalte gehiago egin dezakete eta aipaturiko uhin horiek oso uhin luzera txikia dute X izpiekin alderatuz adibidez.

Erradiazio elektromagnetikoak uhin luzera eta arriskuaren arabera sailkatuz gero arriskutsuenetik ahulenera zerrenda hau lortzen dugu:

1. Gamma izpiak, naturan aurki ez ditzakegunak

2. X izpiak, ospitaletan erabili ohi direnak

3. Ultramoreak, eguzkitan jartzerakoan jasotzen ditugunak

4. Argi ikusgaia

5. Infragorriak

6. Mikrouhinak

7. Irrati, telebista eta telefonoetako uhinak

Alegia, argi naturala irrati, telebista edo telefonoetako erradiazioak baino 1.000.000.000 bider energia gehiago eroaten edo transmititzen dute, ondorioz mila milioi aldiz arriskutsuago izanik. Enpirikoki frogaturiko afera dugu hau, gamma, X eta izpi ultramoreek (energia gehien dutenek, ionizatzaileak) DNA kaltetzeko gai dira bere molekulak ionizatuz eta ondorioz minbizia eraginez. Erradiazio ez ionitzaileek ordea ez dute hori egiteko ahalmenik, ezta eguzkiak ere.

Bibliografia: Fundamentos de radiología. Robert A. Novelline. Masson ed.

One comment

  1. Kaixo!

    Artikulu polita! Gauzatxo bat bakarrik. Erradiazioaren energia ez da uhin-luzerarekiko zuzenki proportzionala. Uhin-luzera handiago izan ahala, erradiazioaren energia txikiagoa da.

    Uhin-luzera handiak frekuentzia txikia du, eta frekuentzia da energiarekin zuzenki proportzionala dena. E=hv, v frekuentzia delarik.

    Lan ona!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: