C bitamina: erabilgarria al da hotzeriaren aurka?

Lehenik gehiegizko dosiak hartzearen arriskuak, ondoren bere gaitasun anti-oxidatzaileak ukatzen zituzten ikerketak eta azkenik hotzeriari aurre egiteko dituen ustezko propietateak dudatan jartzen dituen azken 65 urteetan egin diren 55 ikerketa. Baina posible litzateke C bitaminaren ustezko onurak usteak soilik izatea?

XVII. mendetik limoiak gordetzen duen faktore anti-eskorbutikoa ezaguna da oso medikuntzaren arloan, baina bitamina C-ren usteko onura guztiak egia al dira? Hau argitzeko asmoarekin Cochrane Library aldizkariak azken 65 urteetan egindako 55 ikerketen berrikusketa bibliografikoa argitaratu dute.

Historia laburra: eskorbutuaren aurkako botika izatetik panazea unibertsalera

John Woodall (1617) zirujauri esker ezagutu zituen medikuntzak limoiak gordetzen zuen “faktore anti-eskorbutikoa”. Azkar hedatu ziren bere onurak eta dagoeneko XVIII. mendean bitamina gabeziak eragindako gaixotasun hau saihesteko asmoz, armada britainiarraren ontzi guztietan limoi edo laranjak eramatea derrigorrezko bilakatu zen

XX mendean Casimir Funk-i (1912) esker faktore anti-eskorbutikoa gaur egun ezagutzen dugun C bitamina bilakatu zen. Biokimikari poloniar honek bitaminen kontzeptua definitu zuen eta euren artean hain ezaguna zen faktorea sartu ere.

Hala ere 20 bat urte behar izango ziren faktore hau isolatu ahal izateko. Albert Szent-Györgyi hungariarrak 1933an lortu zuen eta Tadeus Reichstein eta Walter Norman Haworth 1934an artifizialki sintetizatzea.
Bai Albert zein Haworth-ek Nobel Saria irabazi zuten, lehenak Medikuntzakoa eta bigarrenak Kimikakoa. Hala ere Reichstein-i zor diogu C bitamina hain ezagun egin duen arrazoi garrantzitsuena: merke eta erraz produzitu egin ahal izateko prozesua.

Urte horretan (1934) Hoffman-La Roche farmako enpresak Redoxon izenpean C bitamina merkaturatu zuen eta halaxe jarraitu du gaurdaino.

70eko hamarkadan bitamina honek eskuraturiko ospea hein handi batean Linus Pauling Nobel Sariari zor zaio, honek egunero 6.000-12.000 miligramo inguru hartzea gomendatu baitzuen (gaur egun Munduko Osasun Erakundeak gehienez 45 mg/eguneko hartzea gomendatzen duen bitartean).

65 urte, 55 ikerketa eta azterturiko 232.060 lagun

Cochrane Library aldizkariak 1940 eta 2004 arteko 55 ikerketa berraztertu 3 meta-analisiren bitartez. Alegia, ikerketak hiru multzotan sailkatu dituzte: babes funtzioa (edo profilaktikoa), hotzeriaren iraupena eta sintomen larritasuna aztertzen dituztenak hurrenez hurren.

Berrazterketa bibliografiko honek 200 mg edo gorako dosiak eta plazebo-kontrola erabili zuten ikerketak hartu zituzten kontuan soilik. Guztira 232.060 lagun aztertu ziren, orain arte populazio gehien aztertu duen meta-analisia.

Emaitzak:

Azterketa honen ondorio deigarriena lehena izan zen, alegia, ikerturiko 23 komunitateetan klinikoki esanguratsua den hotzeriaren aurkako babes-efekturik ez duela.

Ondorio hau deigarriena bada ere, berrazterketa honetako beste sei ikerketatik aipatu beharra dago. Hauen arabera tenperatura oso baxuetan nolabaiteko babes efektua izan zuen kirolarien artean.

Ziurrenik estudio deigarriena Pauling berak bitamina honen onurak laudatzeko erabili zuen ikerketa izan zen. Bertan eski eskolak hartzen zituzten haurrengan hotzeriaren intzidentzia (edo maiztasuna) aztertu zen. Egunero 2 g hartu zuten haurren artean %50 jaitsi zen hotzeria arruntaren intzidentzia.

Beste bost ikerketak egoera fisiko gogorrak jasaten zituzten korrikalari eta soldaduen artean egin ziren. C bitamina hotzeriaren aurkako profilaktiko bezala hartu zutenen artean egun sintomatikoak (sintomak zituzten egunak) %14 jaitsi ziren haurren artean eta helduen artean %8.

Baina sei ikerketa hauek kontuan harturik ere ez da hotzeriaren sintomengan klinikoki esanguratsu den onurarik aurkitu

Ondorioak eta etorkizunari begira

Ikuspuntu praktiko batetik berrikusketa bibliografiko hauek C bitamina suplementuek hotzeria arruntaren intzidentzian eraginik ez duela frogatzen dute.

Hala ere arduradunen aburuz hurrengo ikerketek dosi altuen eraginkortasuna haurrengan bereziki- aztertu beharko litzateke, baita baldintza fisiko edo meteorologiako gogorpean bizi diren komunitateengan ikusi ahal izan diren aipaturiko ezberdintasunak.

Bibliografia

  • Hemilä H, Chalker E, Treacy B, Douglas B. (2007) “Vitamin C for preventing and treating the common cold”. The Cochrane Collaboration.
  • Rebecca Smith (2008) “Vitamin C useless in combatting colds”. Telegraph.co.uk
  • Reuters Health (2007) “Vitamin C useless for preventing or treating colds” Reuters.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: