Azterketetan ez ahaztu zure eskubideak!

Hemen dira azterketen emaitzak, eta dena ondo doakizuela espero dugu. Hala eta guztiz ere, badaude aldez aurretik jakin behar dituzuen hainbat gauza, azterketa naiz irakasgaien emaitzen inguruan:

1. Azterketa baino lehen jakin beharko duzue emaitza finalaren zein ehuneko balio duen. Esan ez badizuete, irakasleei galde egiezue, email bat bidali iezaiozue, edo zuen ordezkariari eskatu (Irakaskuntza Kudeaeta Araudia, V. Kap., 39.art.)

2. Azterketan irakasgaian zehar eman diren gaiak soilik sar litezke. Denbora falta dela eta, irakasle bat klasera joan ez izateagatik, etab.-engatik,gai edo atalen bat eman gabe geratu baldin bada, honakoa ezin daiteke azterketan agertu, berau errepikarazteko arrazoi nahikoa izanda (Irakaskuntza Kudeaketa Araudia, V.Kap., 47 eta 43.5 art.)

3. Ebaluazio sistema berdina izan behar da irakasgai bereko talde guztiontzat irizpide berdinak izanda ( Irakaskuntza Kudeaketa araudia, V.kap. 43.1c art.)

4. Azterketaren ondoren, emaitzak gaur-en argitaratu beharko dira 10 egun naturaleko epean, hau da, larunbat, igande, zein jaiegunak kontuan izanda. (Irakaskuntza Kudeaketa Araudia V.Kap., 45.1.c art.)

5. Behin-behineko emaitzarekin batera, Gaur-en berrikustearen ordutegia agertu beharko da. Honakoa pertsonala eta norbanakoa izango da, eta irakasleari zuen azterketaren inguruko azalpenak eska diezazkiokezue, baita emaitzaren berrikuspena ere. (Irakaskuntza Kudeaketa Araudia V.kap., 45.1.a. art.)

6. Azterketaren berrikuspenean emandako azalpenekin ados ez bazaudete, azterketa berriro zuzentzea eska daiteke, akten argitaratzearen ondorengo sei egun naturaletan (Irakaskuntza Kudeaketa Araudia, V.Kap. 47.art)

7. Honako zuzenketa berria 3 irakasleez (zeinen artean ez dagoen hasiera batean zuzendu zutenen arteko inor) eta ikasle batez osaturiko epaitegi batek gauzatuko du. Beharrezkoa baduzue, honen guztiaren inguruko informazio gehiago eska diezazkigukezue. (Irakaskuntza Kudeaketa Araudia V.kap. 47.art.)

Hemen azalduriko punturen bat betetzen ez dela ikusten baduzue, jar zaitezte kontaktuan Medikuntzako ikasle Batzarreko (AEM/MIB) kideekin, eta arazoak konpontzen lagunduko zaituztegu.

Amaitzeko, oso zorte ona opa dizuegula esatea besterik ez zaigu geratzen!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: