Ikasleek “fakultate berri” bat eskatzen dute Donostiarako “lekurik ez dutelako”

PRENTSA OHARRA

Donostiako Irakaskuntz Guneko ikasle kopurua %75,4 handitu da 2005etik

Medikuntzako ikasketak erizaintzarekin batera irakasten dira Toraxeko Gaixotasunen Ospital zaharrean, 30 hamarkadan eraikia

Foru Aldundia eta Udaletxearen parte hartzea eskatzen dute zentruaren handitzearen finantziazioan

Hezkuntza Sailak EHUk aurkezturiko medikuntzarako sarbide plaza baino gehiago eskainiko dituela ezagutzera eman ostean Donostiako MedikuntzakoIrakaskuntz Guneko Ikasle Kontseiluak bizi duten baliabide eta azpiegituren falta salatu dute. Gaur egun erabiltzen duten eraikina 30eko hamarkadan eraiki eta 1952an Toraxeko Gaixotasunen Ospitale bezalaxe inauguratu zenetik handitu ez dela salatu dute, 1979tik Euskal Herriko Unibertsitatearena den arren.

Momentu honetan Erizaintzako Unibertsitate Eskola eta Medikuntzako Irakaskuntz Gunea daude kokaturik eraikin horretan, 456 eta 214 ikaslerekin hurrenez hurren. “Hiru gela ditugu sei talderentzat eta 2005etik ikasle kopurua bikoiztu egin da” salatu du Graciana Rekaldek, DonostiakoMedikuntzako Ikasleen Kontseilu presidenteordeak. Unibertsitateko datu ofizialen arabera 2005ean 122 ikasle izatetik 2010ean 214era igaro dira, %75,4 igoera. Honi erizaintzan izango dena gehituko da laster, graduko ikasketak direla eta kurtso gehiago gehituko direlako 428tik 490 ikaslera iritsiz.

“Hiru talde, alegia, ehun bat ikasle hartzeko prestaturik zegoen hau, euskara eta gaztelerazko bereizketa eta clausus zenbakien igoerarekin sei taldetan bilakatu direnak. Erizaintzako geletan ari gara gaur egun eskolak ematen, baina Bolonia dela eta hurrengo ikasturtean bi talde berri izango dituzte, non sartuko gara?” galdetu dute ikasleek, Campuseko Errektoreordetzaren lehentasunen artean ez daudela dakitenak.

2015eraino unibertsitateak azpiegiturei dagokionean aurrera eramango dituen ekimenak jasotzen dituen Plan Plurianualak 76 milioiko inbertsioa aipatzen du Leioako Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Basurtura lekuz aldatzeko, murrizketak direla eta plana 2017raino hedatu beharko dela igarri den arren.

Erizaintza Eskola eta Medikuntzako Irakaskuntz Guneko eraikina handitzeko lanak, 5,6 milioi euro kostua luketeenak, “oraindik finantziaziorik gabe” bezala aipatzen dira eta zuzendaritzak 2017a arte “handitzearen estudioa” besterik ezingo dela jakinarazi dute. Hori dela eta, Foru Aldundia eta Udaletxeari unibertsitate publikoko azpiegituren finantziazioa lehenesteko eskatu dute, zentru pribatuena beharrean urreko legegintzaldietan bezalaxe.

280 lizentziatu 220 plazetarako

Bigarren zikloko ikasle hauek azken urteetan medikuntzara 180 sarbide plazatik 350era igaroko direla adierazi duten (Osasun Sailak 390 nahi ditu), Ministerioak akreditaturiko 300 MIR plazatik Osasun Sailak 220 soilik eskaintzen dituen bitartean. Gaur egun ezinbestekoa da MIR azterketa egin eta espezializazioa egitea mediku bezala lan egiteko. Hori dela eta Leioa eta Gurutzetako ikasleen eskaerekin bat egiten dutela jakinarazi dute eta Eusko Legebiltzarrari plaza kopuruaren igoera MIR plazekin bat etortzea eskatu dute. “Ez da posible mediku bezala dihardun ezingo duten lizentziatuak sortzen egotea” adierazi du Ikasle Kontseiluak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: