Grebaren inguruan zenbait argibide

Zer suposatzen du ikasle izanik “greba egiteak”?

Printzipioz, eskoletara ez joatea izango litzateke, egun horretan parte hartu daitezkeen bestelako ekimenetan sartu gabe.

Orduan “klase galtzen” da?

Printzipioz bai, horta datza greba, boluntario eta indibidualki eskoletara ez joateko erabakia izango litzateke.

Eskoletara ez banoa egun horretan eta praktikak baditut…zer?

Bai klasera joatea zein greba egitea eskubideak dira, baina ikasleontzako greba eskubidea ez dago arauturik. Beraz bermaturik egon beharko litzatekeen arren greba egiteko eskubidea, irakasleek egun horretan programaturiko jardunak normaltasunez ebaluatu ohi dituzte.

Lan bat aurkeztu behar badut ezin diot uko egin beraz?

Printzipioz irakaslearekin aurkakoa adosten ez baldin baduzu, lan hori (praktika horiek, etab.) aurkeztea ebaluatuko zaizu egun horretan.

Taldean bozketa egin da greba egin nahi dugun edo ez erabakitzeko. Zertarako balio du?

Ez dakigu zer dela eta ohitura hori egoten da askotan, baina greba eskubidea indibiduala da, alegia, bozketa horren emaitzak (alde zein aurkakoak) ez du inorren erabaki pertsonala urratu behar.

Baina eskolak egongo dira egun horretan? 

Hori irakasleen esku dago azken finean, Medikuntza eta Odontologian ohikoena klase egotea izaten den arren. Normalean irakasgai edo sail bakoitzeko irakasleak bildu egiten dira eta klase egongo den edo ez erabakitzen dute, eta norbaitek greba eginez gero ordezko norbait jartzen duten klase hori emateko.

Ikasle Kontseiluan izango den bozketak zer suposatzen du?

Ez gehiegi, alegia, Ikasle Kontseiluak ez du momentu honetan Fakultatean paroi bat erabakitzeko ahalmena, baina Medikuntza eta Odontologiako ikasketetako berezitasunak direla eta Kontseilua deialdira atxikitzen baldin bada ahaleginak egiten ondorio akademiko minimoak izateko.

Alegia, atxikituz gero Kontseiluak bozketak deituko ditu taldeetan, baiezkoa ateraz gero talde horretan ordezkariak irakasleekin hitz egin dezan eskolak aldatu, ebaluaketak egunez mugitu, etab. Baina edonola ere gogorarazi behar da eskolarik badago ikasleak eskubidea izango duela klasera joateko.

Ikasle Kontseilua atxikitzen ez bada zer suposatzen du?

Printzipioz ezta ere gehiegi, bakarrik ikasle ordezkariak ez daudela “beharturik” bozketa horiek deitzera eta bereziki, ezin dela klaseak aldatu behar izatera behartu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: