Ikasleen sektoreko hauteskundeak

Ziur botoa eskatu dizutela baina norbaitek azaldu al dizue zer bozkatuko den?

1. FAKULTATEKO BATZARRA (12 ikasle ordezkari):

Ikastegiko erabakitze organo gorena da, baina zer egiten du?

  • Irakasleen kontratazio plazak onesten ditu
  • Osakidetza eta osasun zerbitzuekin hitzarmenak sinatu
  • Dekanoa hautatu katedradunen artean
  • Urteroko sarrera plazen kopurua zehaztu (gero betetzen ez den arren…)

Eta batzorde anitz ditu:

  • Antolakuntz akademikokoa: azterketen erreklamazioak, baliozkotzeak, etab.
  • Irakaslegokoa: sailek eskatutako irakasle plazak aztertu
  • Gradukoa: irakaskuntz plan berriak diseinatzen ditu

2. UNIBERTSITATEKO KLAUSTROA (2 ikasle ordezkari)

Unibertsitateko organo gorena, baina zer egiten du?

  • Estatutuak, hauteskunde araudiak, aurrekontuak, etab. onartzen ditu
  • Gobernu Kontseilua eta Gizarte Kontseiluko kideak aukeratzen ditu

3. FAKULTATEKO IKASLEEN KONTSEILUA (fakultateko 12 batzarkideek osatzen dute)

Zer egiten du?

  1. Azterketen erreklamazio batzordean ikaslearen kexa eraman eta babestu
  2. Fakultateko Batzarreko batzordeetako kideak izendatu (akademi antolakuntza, irakaslego, etab. eko batzordeetan)
  3. Irakaslegoaren inspekzio zerbitzua deitu kexa bat jasoz gero
  4. Espediente informatiboen irekiera eskatu ikasleen eskubideak urratzen baditu irakasle batek

LABURBILDUZ, IKASLEEN ESKUBIDEAK BETEARAZTEAZ ETA FAKULTATEKO ORGANOETAN DEFENDATZEAZ ARDURATZEN DA.

Ordezkaritza:

Fakultateko ikasleak ordezkatzen ditu ere:

  • Fakultateko Sailetako Kontseiluetan: Fisiologia, Farmakologia, Neurozientziak, etab.
  • Bizkaiko Ikasleen Kontseilua: Campuseko ikasleei dagozkien arazo orokorretaz arduratzen da (bizkaibus, jarduera kulturalak, etab.)
  • Bizkaiko Campuseko Batzarrean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: