AEM/MIBek gradurako sarbide plaza kopurua ilegalki ganditu dela eta irakaslego eta azpiegituren gabezia salatu du

Medikuntzako Ikasleen Batzarrak gradurako sarbide plaza kopurua ilegalki ganditu dela eta irakaslego eta azpiegituren gabezia salatu du

  • Lehengo ikasturteko mobilizazioen ostean praktiketako arazoak mantendu direla diote eta lehen mailan aurreko urtean baino %58,7 plaza gehiago onartu direla
  • Praktiketarako irakasleen premiazko kontratatzea eta Ospitaleetako Irakaskuntza Guneen handiagotzea lehenestea eskatu dute
  • Irakaslego Errektoreordetzak eta Osakidetzak mediku elebidunak irakaskuntzara erakartzeko programa espezifiko bat deseinatzea exigitu dute

Medikuntzako Ikasleen Batzarrak (AEM/MIB) eta Euskalduntzearen aldeko taldeak EHUko Gobernu Kontseiluak onarturiko sarbiderako plazak gainditu direla salatu dute. Unibertsitateak medikuntzako lehen mailarako eskainitako 260 plaza beharrean 381 ikasle matrikulatu ahal izan dira. Honek gaztelerazko talde berri bat sortu behar izana ekarri du besteak beste.

Euskal Autonomi Erkidegoan ordea Mediku Egoiliarrentzako 309 plaza besterik ez dira eskaini 2011ean. Era berean, Estatu mailan 7.000 plaza egon ziren bitartean aurreko urtean, 11.000 eskaera baino gehiago izan ziren, Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetatik datozen etorkinak direla eta.

Ikaslean Leioako fakultateko klase batean

Irakasle falta

“Ikasle kopuruaren handitzea dela eta sortu edo okertu den arazoa praktika klinikoetako irakasleen beharra da. Ezin uler daiteke 6 ikasle, gehi erresidenteak, medikuaren atzetik ibili behar izana zenbaitetan. Gaixoak deseroso sentitzen dira eta ulergarria da” azaldu zuen Adrian Llorentek, Medikuntzako Ikasleen Batzarreko burua.

2007/2008an Osakidetzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) praktika klinikoak arautzeko hitzarmena sinatu zuten arren ikasleek “praktiketarako irakaslerik kontratatu ez dela” salatu dute. “Hartzen gaituzten osagileek musutruk egiten dute, ezerren truke. Gutxienez euren lanbide garapenean puntuatu beharko luke, bidezkoena Unibertsitateak kontratatzea izango litzatekeen arren”

Euskara, ganditu gabeko irakasgaia

Lehen zikloa euskaraz ikas daitekeen arren, bigarrengoan irakasgaien erdia baino gutxiago daude euskaraz. Duela urte bat egoera hau salatzeko ehun bat ikasle Fakultatean itxialdia egin zutela gogorarazi du Euskalduntzearen aldeko taldeak eta egoera oraindik berean jarraitzen duela.

Hau dela eta, Fakultateko ikasle kopuruaren gorakadari aurre egiteko Euskadiko Ospitaleetan bigarren zikloa irakasteko beste Irakaskuntza Gunerik irekiko balitz hasiera hasieratik irakasgaiak euskaldundurik eskaintzea exijitu dute.

Hortaz gain, Ospitale zein Anbulatorioetako mediku elebidunak unibertsitateko irakaskuntzara erakartzeko plan espezifiko bat diseina dezatela eskatu diete EHUko Irakasleen Errektoreordetza eta Osakidetzari, hala nola hauen lan baldintzak hobe ditzaten. Gaurdaino irakasle kliniko izateko lizentziatua (6 urte), espezialista (4 – 5 urte), doktoregoa (2 – 3 urte) eta Osakidetza langile (lan-eskaintza publikoaren araberakoak) izan beharra dago. Eta eskaera guzti horien ostean eskolak emateagatik lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino gutxiago irabazi ohi dute irakaslearen gehiengoak.

390 sarbide plaza: Osasun Sailburuaren helburua

Medikuntzarako sarbide plazak 390 ikasleraino igotzeko asmoa helarazi dio Fakultateari Rafael Bengoak, Osasun Sailburuak. “Non sartu nahi dituzte ikasle horiek?” galde egin du Gillen Oarbeaskoak, Euskalduntzearen aldeko taldearen bozeramaileak.

“Memento honetan ez dira hainbeste MIR plaza eskaintzen eta urteak dira Irakaskuntza Guneak gainezka egin zutela. Hainbestekoa izan da ikasleen igoera non Leioako Fakultatean ere leku arazoak pairatzen hasi diren. Ospitaleetako Irakaskuntza Guneetara ikasle belaunaldi horiek iristen direnean imajina ezazue zer gerta litekeen” adierazi zuen, bigarren zikloan medikuntzako ikasleek, MIR azterketa egin aurretik, Ospitaleetan jasotze irakaskuntzari erreparatuz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: