Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen topaketak: Osasun Administrazioen Hizkuntz Politikak

Azaroaren 19an: Osasun Administrazioen Hizkuntz Politikak

Gaia: orain arte osasun-administarazioetan euskara normalizatzeko egindako lanean azterketa

Nori zuzendua: bere osasun-zentroan edo ospitalean euskara bultzatu nahi duten langile sanitario eta ez sanitario guztiei, euskara teknikariei, euskaraz kezkatuta dauden ikasle eta osasun-zerbitzuen erabiltzaileei

Lekua: Eibarko Markeskoa Jauregian, UEUren egoitzan

Noiz: Azaroaren 19an, larunbata, goizez.

Komunikazioak: aurkezteko aukera dago, azaroaren 15erako beranduenez

Bazkaria: amaitu ondoren, elkar ezagutzeko eta harremanak estutzeko, bazkaria izango da. 25 euroko kostua dauka. Izena ematean jakinarazi.

Izena ematea: doakoa da, baina izena eman behar da OEEren Idazkaritzan: oeejardunaldiak@iberba.ws, 944 042 720. Leku mugatuak.

Hizlariak: Paul Bilbao (Kontseilua), Roberto Manjon (Osakidetzako Euskara Teknikaria),  Adrian Hugo Llorente (Medikuntzako Ikasleen Batzarra),Garbiñe Petriati (Hizkuntza Eskubideen Behatokia), Komunikazio egileak. Ondoren, mahai ingurua egingo da, eztabaida irekia eskainzeko.

 

Behatokia Legebiltzarrean: “30 urteren buruan Osakidetzak ez du euskaraz sendatzen”

“Hori da errealitatea. Eta horri erantzun bat ematea dagokio Osasun Sailburuari. Herritarren eskubideak bermatzea dagokio Administrazioari eta Gobernuari. Erantzun egoki bat zor digu euskaldunoi”.

Hori esan du Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Garbiñe Petriatik Eusko Legebiltzarrean. Behatokiko zuzendariak agerraldia egin du Gasteizko Legebiltzarrean. Bertan, Osasun Sailburuak azalpenak eman behar izan ditu Debagoieneko Ospitalean herritar batek jasandako hizkuntza-eskubideen urraketa larrien inguruan.

Petriatik azaldu duenez, Behatokiak osasun-alorrari lotutako kexa andana jasotzen du. Behatokiak urtero osatzen duen txostenean

“osasun alorra beltzuneetako bat da, kexen artean kexa kopururik altuena sortzen duen alorra da, ehunka kexa jaso ditu Behatokiak. Eta kontuan izanik euskaldunok ez dugula kexak jartzeko ohiturarik, amorruarekin joaten garela etxera, oso garbi dugu kopuru hori errealitate zabal eta gordin baten isla besterik ez dela. Hizkuntza-eskubideen urraketak Osakidetzan sistematikoak dira”.

OEE Facebooken

 OEEk bere txokoa zabaldu du Faceboken. Abiapuntua izanik, une honetan zenbait argazki, iritzi artikulu eta abar jarri dira. Denok zaude gonbidatuta parte hartzera. OEE Facebooken

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: