Zergatik ezin zara homeopatiaz fidatu?

EZ DU FUNTZIONATZEN:

Baldintza zorrotzetan frogatu ondoren, zeinetan ez medikuak ez pazienteak ez dakien homeopatia erabiltzen ari ote diren, homeopatiak azukre-pilula bat haina efektu erakutsi du. Honek ez du esan nahi homeopatia hartzen dutenek hobeto sentitzen ez direnik, baina sentimendu hau ez dauka homeopatiarekin erlaziorik. Efektu honi Plazebo deritzo eta sarri gaizki ulertzen da. Ohiko botikek badute ere plazebo efektua, beste onuren artean.

Medikuntza eta homeopatiaren artean erabakitzeko orduan ondorego galdera egin behar dugu: Zer nahi duzu? Plazebo bat? Edota funtzionatzen duen tratamendua plazeboarekin batera?

EZIN DU FUNTZIONATU:

Homeopatiaren printzipio teorikoak ez dute sinesgarritasun zientifikorik. Homeopatiaren “legeak” ez datoz bat gure munduari buruz ditugun ezagutzekin. Kimikan ez da asko jakin beharrik frogatzeko homeopatiaren tinturak ura besterik ez direla. Gehiago jakiteko homeopatiaren inguruan, ikus ezazu “Zer da Homeopatia” web-orria.

ZURE DIRUAREN GALERA DA:

Homeopatiaren industria 40 milioi £ inguru balio ditu Erresuma Batuan eta 400 milioi € inguru Frantzia eta Alemanian. Industria farmakologiakoaren alboan gutxi iruditu badaiteke ere, farmakoen eraginkortasun klinikoa frogatu behar da saldu aurretik. Homeopatiak berriz ez eta 40 milioi £ diru asko da frogatu gabeko sendagaientzat.

20 gramoko azukre-pilulak 5.95 £-ra saltzen dira. Azukre gutxirako diru asko da gastatu behar dena gai aktiborik gabeko pilula hauetan.

GUZTION DIRU GALERA DA:

Erresuma Batuan urtero 4 milioi £ inguru gastatzen ditu NHSak homeopatian. Gainera gobernuak lau ospitale homeopatiko ordaintzen ditu zergapeko diruarekin, Bristol, Glasgow, Liverpool eta Londresen. Nabaria da homeopatia ez duela funtzionatzen eta beraz, ez du lekurik NHSn (National Health Service). Gastu publikoak moztu diren arren, Erresuma Batuetako gobernuak oraindik ere jarraitzen du homeopatia finantzatzen, zientzialariek esandakoa esanda ere.

DENBORA GALTZEN DUZU:

Gaixoek denbora galtzen dute funtzionatzen ez duten pilulak hartzen medikura joan beharrean. Gaixotasun arinen kasuan (eztula eta hotzeria bezalakoak) arriskuak txikiak dira, baina larriak direnentzat denbora faktore oso garrantzitsua da. Gutxi balitz, homeopata askok itxoitea gomendatzen dute medikuarenera joan aurretik, gaixoaren egoera larritzen bada ere. Bere hitzetan sintomak larriagotzea sendagaiak eraginkorrak direlaren zeinua baita.

Gainera gaixo terminalek beren egoera ezagutu ezean ezingo dute geratzen zaien denbora aprobetxatu. Gaixo hauek tratamendua hutsa dela ulertzean sufritu besterik ez dute egingo.

GUZTION DENBORA GALTZEN DA:

Milaka ikerketa egin dira homeopatiaren eta bere legeen eraginkortasuna frogatzeko asmoz. Orain arte eraginkortasuna ez frogatu eta ikerketa gehienak ondorio negatiboak lortu dituzte. Ohiko tratamenduak balira bertan behera utziko lirateke eta orain dela asko gainera. Egian esan, tratamendu asko bertan behera utzi dira homeopatiak baino eraginkortasun gehiago frogatu arren. Homeopatia funtzionatzen ez duen ikerketan galdutako denbora ezingo al genuke funtzionatzen duten tratamendu berriak bilatzeko erabili?

ALTERNATIBAK DAUDE:

Ez dugu homeopatiaren beharrik. Medikuntza funtzionatzen du. Elgorria, konbultsio-eztula eta poliomielitis bezalako gaixotasunak txertaketen bidez prebenitzen dira. HIESA jada ez da horren hilgarria gaur egungo botika anti-erretrobiralei esker.

Homeopatiak sendabide faltsuak eskaintzen ditu HIESaren kontra eta gaixoek larrutik ordainduko dute.

ETIKETAK ESATEN DUENAREKIN EZ DATOR BAT:

Eros ezazu 30C sufre homeopatikoko anpulua eta ziur ez duzula sufrerik aurkituko flaskoan. Probabilitate gehiago dituzu hiru aldiz loteria irabazteko botilan sufre atomo bakar bat aurkitzeko baino eta hala ere, etiketan “Sufre” dago idatzita.

MEDIKUNTZARI BALIOA KENTZEN DIO:

Ez da merkea legitimotzat hartzea frogatu gabeko tratamenduak. Homeopatia medikuntzaren alternatiba giza hartzearen kostua handia izan daiteke, bereziki gaixoak ezin duenean ezberdindu berez sendatuko den egoera baten eta gaixotasun larri baten artean. Edonon aurki daitezke tratamendua utzi eta petrikiloen sendabideak hartzea erabaki duten pertsonen istorioak. Eraginkortasunik gabeko terapiak promozionatuz jendea animatzen ari gara benetan eraginkorrak diren tratamenduak bertan behera uztera.

PLAZEBOAREN ABANTAILAKGEHIEGI ERABILI DITU:

Batzuetan, tratamendu eraginkorrik ez dagoenean, plazeboak erabiltzea onuragarria izan daiteke. Kasu hauetan homeopatia lagungarria izan liteke, arrisku eta eraginik gabeko plazeboaren laguntzarekin emaitzak lortzeko. Zoritxarrez, homeopatek legitimitate txiki hau gehiegi erabiltzen dute, baita plazeboak sendatu ezin dituen egoeretan ere. Minbizia, GIB, malaria, sukar horia, autismoa, tuberkulosia. Beharrezkoa denean medikuntzaren laguntza ez bilatzea eragiten dute. Petrikiloen praktika sendatzailea bertan behera uzteko ordua da. Jendea informatu behar dugu 200 urteko zalantzazko praktika honi buruz; fidagarria, eraginkorra eta hobetzen ari den gaur egungo medikuntza aukeratu dezaten eta ez petrikiloak.

2 iruzkin

  1. Homeopatiaren inguruko kontuak direla eta zuekin harremanetan jarri nahi dut. GARA egunkariko GAUR8 astekaritik idazten dizuet eta Amagoia Mujika naiz. Mesedez, bidali telefonoren bat. Eskerrik asko, Amagoia

    1. Amagoia email bat bidali dizugu zure e-postara

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: