Medikuntzako Ikasleen Batzarrak Osasun Batzordean hitz egitea eskatu du

PRENTSA OHARRA

Medikuntzako Ikasleen Batzarra (AEM/MIB) eta Fakultateko Ikasleen Kontseiluak Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean izaten ari den eztabaida dela eta, batzorde-kideei bertan parte hartzeko eskaera egin diete.

Geure aburuz sarrera plazen handitzea geure fakultatearen baitan erabaki beharreko afera da, orain artean bezala, hortarako legitimaturik dagoen organo bakarrean, Fakultateko Batzarrean. Baina ikusirik zenbait elkartek eztabaida hau dagokion kide anitzeko organotik atera nahi dutela, bertan ez baitute ordezkaririk, beste goren batera eramateko, bertan ere geure ahotsa, alegia, medikuntzako ikasleona, entzun behar dela.

Geure zentruak eta irakaskuntz guneek ez dituzte beharrezko diren azpiegiturak ikasle gehiago onartzeko edo ez behintzat urtero handitzen den kopuru txiki hori baino gehiago, Dekanoen Biltzar Nazionalak eta Medikuntzako Ikasleen Estatu Batzarrak emandako gomendioak jarraiki. Eta hau beharrezko den irakaskuntz pertsonal nahikoa ez dagoela eta Irakaskuntz Guneek pairatzen ari diren krisia aipatu gabe.

Honexegatik orain dela lau urte egiazko mediku-beharrak jakiteko ikerketa bat egitea eskatu genuen medikuntzako ikasleok. CEEM eta ‘Foro de la Profesión Médica’-koaren ondorioak berberak izan ziren, geure erkidegoan ez dago mediku eskasiarik, zenbait espezialitateena baizik: familia medikuak eta pediatrak. Eta behar hauek guk sortutakoak zirela ondorioztatu zuten ere, beste erkidego eta herrialde batzuetan ez zeudenak.

¿Espezialitate batzuen beharrak handitzeko geure fakultatean graduatzen diren ikasleen kopurua handitu behar da? ez du zentzurik, lehenik eta behin lehen mailako harrera zerbitzuak ikasleongatik zergatik diren hain erdeinatuak jakin beharko genuke, baina zer dela eta ez diren ia praktikak egiten lehen mailako zentru hauetan, etab. gauza asko daude galdetzeke bide errazena hartu aurretik, bide horrek ez baitu ezer konponduko. Zerbait lortzekotan Euskal Herritik kanpora MIRa egitera dihoazten ikasleen kopurua handituko da.

Hau guztia dela eta eztabaida hau unibertsitatik kanpo egin nahi bada bertan etorkizuneko MIRen ordezkarien parte hartu behar dugula uste dugu.

Sin.

Adrian Hugo Llorente Aginagalde, UPV/EHUko Medikuntzako Ikasleen Batzarreko presidentea (AEM/MIB)

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: