Biokimikako azterketak

BIOKIMIKAKO AZTERKETA PARTZIALA 2005ko apirila 2. partziala

1) cAMP bidezko mezu hormonalaren transdukzioan, egoera basalerako itzuleran (transdukzioaren desaktibazioan) parte hartzen duten entzimen funtzioa adierazi.

2) Azaldu nola zelulen baitan AG°¹ negatiboko erreakzio batek AG°¹ positiboko beste erreakzio bat gertatzea ahalbidetzen duen.

3) Fosforilazio oxidatzailean, adierazi zeintzuk izando diren elektroi garraioaren inhibitzaile baten eta desakoplatzaile baten eraginak hurrengoen gain: a) elektroi garraioa; b) oxigeno kontsumoa; c) ATP sorrera.

4) Pentosa fosfatoen bidezidorra ez funtzionala duen zelulak ezin izando du modu egokian desagertarazi; zergatik?

O

H

5) Defini ezazu substrato mailako fosforilazioa. Idatzi glikolisiko honelako erreakzio 2en eskemak.

6) Idatzi NAD* erabilia deneko glikolosiko erreakzioaren eskema eta aipatu NAD* hori berreskuratzeko erabiliak diren sistemak.

7) Adierazi zein den glukoneogenesirako glizerolaren jatorria eta idatzi bidezidorretan sartzeko beharrezko erreakzioen eskema.

8) Azaldu nola aldatzen diren gibeleko glukoneogenesiaren eta glikolisiaren abiadurak odoleko glukagon kontzentrazioaren igoeraren ondorioz.

9) Idatzi pentosa fosfatoen bidezidorraren abiadura mugatzen duen erreakzioaren eskema. Adierazi bidearen funtzioak.

10) Nola aldatzen dira pirubato DH iharduera eta Krebs zikloaren abiadura hurrengoen kontzentrazio igoeraren ondorioz?
a. Azetil-Coa
b. NAD*
c. ATP

11) zitosoleko eta mitokondrioen matrizeko A Koentzima askeek (CoA-SH) gantz-azidoen β oxidazioan dituzten zereginak adierazi.

12) Adierazi zeintzuk diren eta non eta noiz sorteen diren gorputz zetonikoak.

GALDERA LUZEAK (4 puntu)
1) Hormonen hartzaileak: zeregina, garrantzia, ezaugarri orokorrak, kokapen zelularrak eta motak

2) Glukogenoaren sintesia: garrantzia, urratsak eta erregulazioa.

BIOKIMIKAKO AZTERKETA FINALA 2005ko ekainaren 16an 3. partziala

GALDERA LABURRAK (6 puntu)

1) Azetil-CoA-ren ondoriozko mebalonatoaren sorrerarako erreakzioen eskemak idatzi. Aipatu zein bidezidorretan parte hartzen duten eta bide horren abiadura mugatzen duten ala ez.

2) Zein da colesterol organikoaren eliminaziorako bidezidor nagusia? Idatzi bere urrtas mugatzailearen erreakzio eskema eta adierazi bere kokapen tisularra

3) Kilomikroien eta VLDL-en arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aipatu jatorri tisularrari, konposaketari eta funtzioari dagokionean.

4) Azaldu lecitina:colesterol aziltransferasaren (LCAT-aren) zeregina eta garantiza lipoproteinen plasmado metabolismoan.

5) Aipatu intsulinaren eraginak ehun adiposoko metabolismoa energetikoaren gain.

6) Azaldu laburki Urea-zikloaren erregulazioa.

7) Hemoaren sintesiari dagokionez, aipatu: a) aitzindariak; b) kokapen zelularra eta tisularra; c) urrats mugatzailaren produktua eta d) bidezidorreko entzimearen baten akats heredagarrien ondorioak.

8) Azaldu eskematikoki purina nukleotidoen de novo sintesiaren erregulazioa eta hauen ekoizpen orekatuaren controla.

9) Azaldu zergatik diren hurrengo bi esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak: “Hezueria (gota) xantina oxidasaren inhibitzaileekin tratatu daiteke” eta “Erribonukleotido erreduktasak behin eta berriro joka dezan beharrezkoa da tetrahidrofolatoa berreskuratzea NADPH erabiliaz”.

10) Azaldu zergatik folatoaren urritasunak DNAren sintesirako timina nukleotidoen eskuragarritasuna urritzen duen.

GALDERA LUZEAK (4 puntu)
1. Barau egoerako metabolismo energetikoaren integrazioa: erregai nagusiak eta beren jatorria, barajaren fase desberdinetako ehun nagusienen egokitzapen metabolikoa.

2. Aminoazidoen ∂ amino taldearen eliminazio prozesuak urea-zikloa sartu arte: erreakzioak, partaide diren entzimen beharrizanak eta kokapena, eta nitrogenoaren garrado plasmatikoa.

BIOKIMIKAKO AZTERKETA FINALA 2004ko ekaina 3. partziala

GALDERA LUZEAK (6 puntu)
1) Azaldu zitratoaren zereginak gantz aziden sintesian eta bere erregulazioan

2) Azaldu laburki Coparen zeregina glizerofosfolipidoen sorreran

3) Azido Biliar primario bat eta dagokion gatz biliarretako bat aipatu; halaber, non sorteen diren eta bere sintesi abiadura mugatzen duen urratsa

4) Azaldu barajaren 1. faseetako egokitzapenak glucosa NSZrentzat gordetzeko

5) Azaldu tratatu gabeko intsulina menpeko Diabetes Mellitas-aren hiperlipidemiaren arrazoiak

6) Adierazi transaminazio erreakzioen ezaugarri orokorrak, idatzi adibide baten erreakzio-eskema eta erreakzioa katalizatzen duen entzima

7) Adierazi Glutaminak jasan behar dituen erreakzioak bere kate karbonatua Krebs zikloko bitartekari bilakatzeko

8) Adierazi Hipoxantinaren ondoriozko GMPren sorrerarako erreakzioaen eskemak.

9) Adierazi DHF erreduktasaren inhibizioak DNAren erreplikazioaren gain duen eragina eta eragin horren oinarria

10) Adierazi A erribonukleotidoaren ondoriozko A desoxirribonukleotidorako eraldaketa (egiturak barne).

GALDERA LUZEAK (4 puntu)
1) VLDL composición función formación y metabolismo en la sangre, indicando función de las proteinas que intervienen en el metabolismo

2) Urearen sorrera: garrantzia, kokapena, urratsak eta erregulazioa

BIOKIMIKAKO AZTERKETA FINALA 2005ko ekainaren 16an 1. eta 3. partziala

GALDERA LABURRAK (6 puntu)
1) Hurrengo molekulen egiturak idatzi a) β-D-glukuronikoa; b) gantz-azido esentzial bat (izendatu) eta c) albo-kate aromatikodun aminoácido bat (izendatu)

2) Hurrengo kontzeptuak azaldu: a) puntu isoelektrikoa; b) proteinen jatorrizko egitura; c) lotura peptidikoa eta d) histidina proximala.

3) Azaldu zertan datzan Bohr efektua.

4) Azaldu tRNA-en 2. mailako egituraren ezaugarriak eta beren atal funtzionalak

5) Prokariotoen erreplikazioan, nola osatzen da harizpi atzeratua Okazaki zatiak sortu ondoren?

6) Azaldu laburki prokariotoen transkribapenaren amaierarako mekanismoak.

7) Zeintzuk dira proteinak kodetzen dituzten transkribatu primario eukariotikoen esparru-mota kodetzaileak eta ez-kodetzaileak? Adierazi eskema baten bidez.

8) Azetil-CoA-ren ondoriozko mebalonatoaren sorrerarako erreakzioen eskemak idatzi. Aipatu zein bidezidorretan parte hartzen duten eta bide horren abiadura mugatzen duten ala ez.

9) Kilomikroien eta VLDL-en arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aipatu jatorri tisularrari, konposaketari eta funtzioari dagokionean.

10) Aipatu intsulinaren eraginak ehun adiposoko metabolismo energetikoaren gain.

11) Azaldu eskematikoki purina nukleotioen “de novo” sintesiaren erregulazioa eta hauen ekoizpen orekatuaren kontrola.

12) Azaldu zergatik diren hurrengo 2 esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak: “Hezueria (gota) xantina oxidasaren inhibitzaileekin tratatu daiteke” eta “Erribonukleotido erreduktasak behin eta berriro joka dezan beharrezkoa da tetrahidrofolatoa berreskuratzea NADPH erabiliaz”.

GALDERA LUZEAK (4 puntu)
1) Entzima michaelianoak zinetikaren ekuazioa eta adierazpen zuzena; elkarkari bikoitzen adierazpena eta bere baliagarritasuna.

2) Aminoazidoen ∂ amino taldearen eliminazio prozesuak urea-zikloa sartu arte: erreakzioak, partaide diren entzimen beharrizanak eta kokapena, eta nitrogenoaren garraio plasmatikoa.

BIOKIMIKAKO AZTERKETA FINALA 2005ko ekainaren 16an 2. eta 3. partziala

GALDERA LABURRAK (6 puntu)
1) Aipatu G proteina motak. Zein proteinen gain reagiten dute? Zein reagiten dute? Zein ergain daukate 2. mezularien kontzentrazioaren gain?

2) Azaldu eskematikoki cAMP kontzentrazioaren igoera ergain duen hormona baten mezuaren desaktibazio prozesua

3) Hurrengoak definitu: a) substrato mailako fosforilazioa; b) zitokromoa; c) desakoplatzailea eta d) superoxido dismutasa.

4) Aipatu glukoneogenesirako aitzindari nagusiak; adierazi berauen jatorri tisularra eta metabolikoa

5) Azaldu laburki zein egoeratan incorpora daitezke ehun adiposoan metatutako gantz azidoen karbonoak gorputz zetonikotan. Aipatu horretarako beharrezkoak diren prozesuak.

6) Azaldu nola erregulatzen den azetil-CoA karboxilasa. Zein bidezidorretan hartzen du parte? Urrats mugatzailea katalizatzen al du?

7) Azaldu antiinflamatorio esteroide eta ez-esteroideen ekintza mekanismoen arteko desberdintasunak.

8) Azetil-CoAren ondoriozko mebalonatoaren sorrerarako erreakzioen eskemak idatzi. Aipatu zein bidezidorretan parte hartzen duten eta bide horren abiadura mugatzen duten ala ez.

9) Kilomikroien eta VLDL-en arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aipatu jatorri tisularrari, konposaketari eta funtzioari dagokionean.

10) Aipatu intsulinaren eraginak ehun adiposoko metabolismo energetikoaren gain.

11) Azaldu eskematikoki purina nukleotioen “de novo” sintesiaren erregulazioa eta hauen ekoizpen orekatuaren kontrola.

12) Azaldu zergatik diren hurrengo 2 esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak: “Hezueria (gota) xantina oxidasaren inhibitzaileekin tratatu daiteke” eta “Erribonukleotido erreduktasak behin eta berriro joka dezan beharrezkoa da tetrahidrofolatoa berreskuratzea NADPH erabiliaz”.

GALDERA LUZEAK (4 puntu)
1) Azido trikarboxilikoen (Krebs) zikloa: garrantzia, erreakzioak eta erregulazioa.

2) Aminoazidoen ∂ amino taldearen eliminazio prozesuak urea-zikloa sartu arte: erreakzioak, partaide diren entzimen beharrizanak eta kokapena, eta nitrogenoaren garraio plasmatikoa.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: