Ezabaketa astea

Berriz ere MA erasoan dator. Orain “Ezabaketa Astea” deitzen duten jardunaldia  proposatu dute fakultatean.

 

Beraiek diotenez, animatzen gaituzte ostiral honetan, Abenduak 3, Euskeraren Nazioarteko egunean, erderaz idatzitako hitz guztiak unibertsitatean ezabatzera; suposatzen dut gaur unibertsitatean agertu diren pegatinekin batera.  Pertsona helduen adibidea, bai.

 

Badirudienez, MA-ko kideentzat erraza da dena eskatzea, baina ez “maite” dutenaz borrokatzea edo lan egitea. Zeren eta, jaunak, gauzak ez dira aldatzen pegatina edo kartel batzuk jarriz. Ez. Gauzak ez dira konpontzen suntsitzen, ezabatzen, baizik eta ERAIKITZEN!!!. Gainera, gogoratu: ezabatzen, apurtzen, zikintzen dituzuen gauzak diru bat kostatzen dute, eta diru hori guztion poltsikotik irtetzen da. Zuena ere. Egoera honetan, diru gehiago materialen hobekuntzara bideratu ahal izateko, komenigarriena gastu superfluoak, alferrikakoak, murriztea da. Baina badirudi batzuek ez dutela jada ulertu.

3 iruzkin

  1. Zer nahi duzu esatea, oso argumentu demagogikoa iruditzen zait diru kostua duela ezabaketak egitea, kostu handiagoa izan baitezake euskara hutsezko kartelak jartzea eta horrek ez du euskara hutsezko kartelen aldekotasunari zilegitasunik kentzen.

    Bestalde, askotan bide burokratikoak ez dira izaten eraginkorrenak. Ezabaketen helburua salaketa egitea da, euskaldunon hizkuntza eskubideak aldarrikatzea. Eta ezabaketa era eraginkor eta garbian egiten baldin bada, eta hizkuntza-eskubideen bermatze horrek irauten baldin badu, hobeto. Nik, bulegoetan, erabilera bultzatuz, planak egiten e. a. egin daitekeen lanaren osagarri gisa ikusten dut.

    Eta ez naiz medikuntza ikaslea.

  2. Nik uste ikasleen kontseiluko materiala kaltetzeari egiten zaiola erreferentzia gehien bat, adibidez nire garaiean ordenagailu “berri” bat lortu genuen kontseiluko bulegorako eta ezabaketa astean pantailan kendu ezin zitekeen pegatina horietako bat jarri zuten. Edo gaztelerazko kartelak ezabatu, gutxi gora behera karrerako ikasleen %20 beste autonomia erkidegotakoak direnean eta ez dakitenean euskaraz.

    Baina bai, fakultateko administraziotik askotan meatxatu zaigu kontseiluak duen aurrekontutik (existitzen ez dena berez, ez baitago kantitate finkorik, inon zehazturik ez dagoen gastu kantitate bat baizik) dirua kenduko dela garbitzaileak kontratatu ahal izateko pegatinak kentzeko.

    Azkenean ez da ezer lortzen horrela, gauzak dagozkion organoetan kexatuz lortzen dira, adib. Fakultateko Batzarra edo Irakaslego Batzordean, pegatinak jarriz administratzailea haserrerazten da soilik eta euskararen egoera ez da bere errua, nahikoa dauka gixajak euskaltegiarekin. Errua izatekotan dekanotzarena litzateke euskarazko irakasleak ez lortzeagatik baina irakaslego batzorde-kide izan garenok badakigu errua ere ez dela eurena, ez dagoenetik ezin atera.

    Ez da eurek ez dituztela irakasle elebidunak kontratatzen, plaza elebidunak hutsik gelditzen direla baizik. Ez daude medikuntzan doktoreak diren irakasleak alor askotan eta are gutxiago euskaldunak direnak.

  3. Ezabaketa Asteari dagokionez, ulergarria da ere gazteleraz soilik idatzitako kartelak eta abarrak ezabatzea, izan ere, Unibertsitatearen izaeraren eta araudiaren aurka baitoaz. Baina, zentzurik al du kartel elebidunak ezabatzea?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: