Unibertsitateko euskarazko ikasleentzako berri on bat: EGA euskaraz ikasteagatik

Euskaraz unibertsitatean ikasteko trabak denok ezagutzen ditugu, baina badirudi (behingoagatik) egiten dugun gehiegizko esfortzu horrek bere saria izango duela. 20 minutos egunkariak argitaratu duenaren arabera D ereduan ikasitako ikasleek eta gainera unibertsitatean euskaraz ikasi dutenek EGA edo maila antzekodun titulua jaso ahal izango dute.

Nolatan? dagoeneko zenbait fakultatetan egiten den ekimena da, adibidez Gipuzkoako Irakasle Eskolan. Alegia, euskaraz goi mailako ikasketak egiteagatik zuzenean (eta inolako azterketarik gabe) euskarazko gaitasuna frogatzen duen titulu bat lortuko litzateke.

Eskaera hau euskarazko ikasleok askotan egin dugu, geure elkarte berak Jon Irazusta euskara eta eleaniztasun errektoreordeari egin zion orain dela 3 urte emaitza positiborik lortu gabe. Badirudi oraingoan Eusko Jaurlaritzak aurrea hartu diola.

Informazio gehiago: http://www.20minutos.es/noticia/875568/0/

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: