Galdera bat guztioi

Azken asteotan, Leioako fakultateko iragarki-tauletan “Zergaitik ezin da Euskeraz ikasi Gasteizko irakasgunean?” goiburua zuten sinadura gabeko kartelak agertu izan dira. Sinadura gabeak, bai, baina guztion ezagutzakoa da zein taldek jarri dituen. Zergaitik ote dute beldurra beren izena jartzeaz? Hauteskunde kanpaina da eta guztiz legezkoa da hori galdetzea. Guztiok egin beharko genukeen galdera, gainera.

Ez gara sartuko unibertsitate-politikako argumentu zailekin arazo hori azaltzeko. Guztion arima kritikoa pizteko asmotan ireki izan dut post hau.

Galdera hau jarri dutenei, erantzuna emango diet: zergaitik ez diozue galdetzen zuen kidei? Gogoratu aurreko urtean Fakultate Batzarreko kide lez aukeratuak irten ziren, eta urte oso bat izan zuten arazo horretan lan egiteko (gure laguntzarekin, noski). Beraz, legezkoa da lehendabizi galderen erantzuna gure etxean bilatzea, eta gero, besteei galde egitea.

Agian kartelak jarri dituzue erantzuna ez duzuelako. Ondorioz, beste galdera bat egin nahi dizuet: zergaitik orain galdetu? Zergaitik ez zenuten, ikasleen ordezkaritza erakunde lez, dekanoari, dekanoordeei edo fakultate batzarrari zuzenean galdetu? Aukera eduki zenuten aurreko urteko IG-tako plazak bozkatzean, eta ez zenuten ezer egin. Berriz ere, zergaitik galdetzen duzue orain, hauteskundeetan? Elektoralismo hutsa? kasualitatea?

Ez itzauze erantzunak beste bateri eskatu, zeuen eskuetan daudenean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: