NOR GARA?

NOR GARA?

HISTORIA PIXKA BAT

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntzako Ikasleen Batzarrak helburu bakarra du: Ikasleen defentsa. 1982. urtetik aurrera ikasleak kutsu ideologikorik gabeko elkarte honetan (Medikuntzako Ikasleak, Medikuntzako Ikasleen Kontseilua, Asanblada etab.) jarri dute konfiantza beraien eskubideen alde egin dezagun, ebaluazio tribunaletan defendatu ditzagun, erakundeetara ikasleen kezkak iritsarazi daitezen etab.

ZERGATIK GU AUKERATU?

-Esperientziadun jendea garelako

-Gogoak ditugun pertsonak garelako

-Konpromisodun jendea garelako

-Hitz egiten dugunaz eta egiten dugunaz dakigulako

-Hobe delako aurrea hartzea sendatzea baino

GEURE EKIMENAK

ORDEZKARITZA EKIMENAK

-ZURE ESKUBIDEEN DEFENTSA!!

-MIR-A EUSKERAZ

-IRAKASKUNTZ-GUNEEN ARTEKO BERDINTASUNA

-EUSKERA ETA GAZTELERAZKO TALDEEN ARTEKO BERDINTASUNA

-PREKOLEGIAZIO ONURAGARRIA BAT

EKIMEN KULTURALAK

-EGUN KULTURALAK (HIES…)

-LEHIAKETA GEHIAGO

-Argazkigintza

-I Laburmetraien txapelketa

-V HEZKUNTZA MEDIKOKO KONGRESUA eta LXVII-LXVIII. Medikuntzako Ikasleen Estatu Jardunaldiak

 

AEM-MIB ETA EUSKERA MEDIKUNTZAN

AEM-MIBetik sutsuki uste dugu Medikuntzako ikasleen eskubideak berdinak izan behar direla,
edozein izanda hauen ikasketen hizkuntza. Hau dela eta, gure oinarrizko helburuetako bat Medikuntzako Euskerazko eta Gaztelerazko ikasketa planen berdinketa lortzea da.

AEM/MIBetik, azken 4 urteetan, batzarrean ditugun botoen bidez, irakasle elebidunen kontratazioa
bultzatzea lortu dugu, horrela ikasgaien euskalduntzea ziurtatuz. Era berean, bibliografiaren Euskeraratzea exijitu dugu, eta garrantzitsuagoa dena, “Buruxkak” proiektua abian jarri dugu, urtez urte berrikusitako apunteen laburbilketak.

MIR AZTERKETA EUSKERAZ
Gure asmoak urrunago doaz, izan ere, gure helburuetako bat Medikuntzako ikasleak bere ikasketa guztiak, bai oinarrizkoak zein espezializatuak, Euskeraz bukatu ahal izatea baita. Orain dela urte bat, Senatari batzuek euskerazko MIR-aren proposamena Senatuko Osasun Komisiora eramatea lortu genuen, nahiz eta bozkatzea ezin izan zen lortu.

Orain, Estatuko Medikuntzako Ikasleen Kontseiluak (CEEM) gure eskakizunen alde egitea lortu dugu, eta oraindik proiektu honetan darraigu

OROREN GAINETIK, EKINTZAK

 

GURE LORPENAK

ORDEZKARITZA LORPENAK

-Fakultate batzarrean eta Klaustroan ordezkaritza aktiboa, UPV/EHU eta estatu mailan (CEEM).

-Hautazkoen arazoa konponduta

-Azaroko deialdia berreskuratua, eta gainera, Irailean: 2. ziklora igarotzean ikasgai guztiak hartu ahal izango dituzu, klaserik galdu gabe

-2010/2011 azterketa egutegiaren berrantolaketa

-Medikuntzan GRADU + MASTERRA

-Ardaztasun proiektuaren erreforma

-Hezkuntza eta osasun PUBLIKOAREN etengabeko defentsa

LORPEN KULTURALAK

-Magiako ikastaroa

-Egun kulturalak (HIESaren eguna…)

-Lehiaketak (marrazkia, artikulua, pintxoak…)

-I Medikuntzako Jardunaldi Kulturalak

-Futbol-sala txapelketa

 

Zergatik bozkatu beharko nuke?

Hauteskunde hauetan ikasleen ordezkariak aukeratzen dira bai Fakultate batzarrean
zein Unibertsitate klaustroan. Ordezkari hauek zure eskubide eta interesak zainduko ditu organo hauen aurrean. Zure hotsa unibertsitatean jokoan dago!

NOLA BOZKATU?

Bozkaketa eguenean ospatzen da, Azaroak 18an. Egun horretan mahai elektoral
bat egongo da Medikuntza eta Odontologia Fakultateko jantokian, P1 ikasgelaren
aurrean. Aukeratu ezazu nahi duzun botoa (gogoratu bi bozka daudela, bata Batzarrerako
listentzako eta bestea Klaustrorako).

Eta egun honetan ezin badut bozkatu?

Honetarako, aldez aurretiko botoa eman dezakezu. Azaroak 15, 16 eta 17an eskuragarri
izango duzu bai Dekanotzan zein zure irakasguneko idazkaritzan. Edozein galdera edukitzekotan, galdetu idazkaritzan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: