EHUko Medikuntzako Ikasleen I Jardunaldiak

(en castellano)

Noiz? azaroak 4etik 7ra

Non? Medikuntza eta Odontologiako Fakultatean (Leioa), Batzar eta Gradu Aretoan (Dekanotzan, idazkaritza parean)

Antolatzaileak: AEM/MIB (Medikuntzako Ikasleen Batzarra) eta AVIEM (Asociación Vasca de Intercambio de Estudiantes de Medicina para la Cooperación Internacional)

Nori zuzenduak? Ikasle guztiei!

Zertan datzate?

AEM/MIB elkarteak AVIEMen laguntzarekin antolaturiko hiltzaldiak eta eztabaida foroak dira. Hitzaldi hauek medikuntzako ikasleei eragiten dieten gaiak jorratuko dituzte: MIR azterketaren aldaketa, ECOE edo froga praktiko berriak, Osakidetza eta EHU arteko kontzertua, nazioarteko beste herrialde batzuetan praktikak egiteko hitzarmenak, etab.

Hitzaldi hauetara joateagatik ikasleek aukera askeko kreditu bana lortu ahal izango dute.

Hitzaldiak:

Asteartea 4:Medikuntza eta nazioarteko lankidetza” (gazteleraz, 14:00tan)

Asteazkena 5: “Ikasleen Ordezkaritza eta EHU eta Osakidetzaren arteko kontzertua: geure etorkizuna jokoan?” (euskaraz 13:00-14:00; gazteleraz 14:00-15:00)

Osteguna 6: “Aldaketak MIRean, ECOEak eta tronkalitateak” (euskaraz 13:00-14:00; gazteleraz 14:00-15:00)

AEM/MIBeko Batzar Orokorra:

Behin hitzaldi informatiboak amaitu ondoren, ostiralean Medikuntzako Ikasleen Elkarteko Batzar Orokorra ospatuko da. Batzar honetan elkartea urtero bezalaxe berritzeaz gain kide berrien harrera egingo zaie.

AEM/MIBeko kide izateko zer egin behar dut?

Ezer gutxi, elkarteko beste kide batekin hitz egite gomendatzen dizugu lehenik eta ondoren Ikasleen Kontseilutik igarotzea, erregistroa egiteko.

Zein abantaila ditu kide izateak?

Ugari, Kontseiluan ikasleen ordezkaritza kargu bat izateko aukera adibidez, edota Medikuntzako Ikasleen Estatu Kontseiluak urtean bitan antolatzen dituen batzarretara joan ahal izatea, fakultateak ordaintzen dituelarik gastu guztiak. Ikasleen Kontseiluak antolatzen dituen jardunaldi eta ekitaldien antolaketan parte hartu ahal izango duzu ere.

Gainera kargu edo jarduera hauetan parte hartzeagatik Aukera Askeko Kreditu mordoa lortu ahal izango duzu, hauek beste jarduera batzuk ez bezala mugarik ez dutelarik (6 kreditu kontseiluko kide izateagatik, 2 saileko ordezkari, 4 batzar kide, 2 klaustro kide, 2 txapelketen antolatzaile, etab.)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: