Ba al zenekien…

Ba al zenekien…..

          Fakultateko Ikasleen Kontseilua 40 kide eduki beharko lituzkeela eta batzarretara inoiz ez direla 9 baino kide gehiago joan batzar edo bileretara (batez-bestekoa 5 kidekoa)?

          2007/2008 ikasturtean AEM/MIB ikasleen elkarteak antolaturiko txapelketetan 450 pertsonatik gora parte hartu zuten arren soilik 4 pertsona zeudela jende guzti horren zerrendak eta ziurtagiriak egin eta sinatzeko?

          medikuntzako ikasleen elkarte bakarrak (AEM/MIB) 2 kide dituela soilik mementu honetan fakultatean?

          medikuntzako ikasleak 1200tik gora diren bitartean Odontologiakoak 250 (ia bost aldiz gutxiago) “Odontologo Berriak” elkarteak 4 ordezkari dituela Fakultateko Batzarrean eta AEM/MIBek 6?

          medikuntzako ikasleen artean abstentzioa 8x handiagoa dela odontologiakoen artean baino?

          Zuzendaritza Batzordeko 6 karguetatik (presidentzia, presidenteordea, idazkaria, etab.) 5 berritu beharko direla derrigorrez  (AEM/MIB elkartearenak) eta ez dagoela jenderik?

          azkeneko Ate Ireki Jardunaldiak 2 pertsonak soilik antolatu behar izan zituztela eta bolondres izateko izena eman zuten %20 ez zirela agertu kontseiluko kideek euren lana egin behar izan zutelarik?

          Batzar batera gehienez joan diren Taldeko Ordezkari kopurua 4 pertsonakoa izan dela, 20tik gora direnean eta 9 aukera askeko kreditu irabaz ditzaketenean?

          Sail edo Departamentuetan dauden ordezkaritza gehienak ezingo direla berriztatu jenderik ez dagoelako? eta sinatu gabeko kredituak geldituko direla?

          Ikasleen Kontseiluan euskarazko kide bakarra dagoela? edota euskarazko ordezkari bakarra joaten zela bileretara?

           aurten (2008/2009) AEM/MIB elkarteak ezingo dituela Aukera Askeko Kredituak irabazteko txapelketak antolatu arrazoi beragatik? eta txapelketa guztietan parte hartzeak 5 kreditu suposatzen zituela?

          etab. etab

Ikasleen Kontseiluak eta AEM/MIBek zeure laguntza behar du, zeu behar zaitu.

NOLA LAGUN DEZAKEZU?

Era asko daude laguntzeko:

         Ate Irekietako Jardunaldietan bolondres izan (1 kred.)

         AEM/MIB elkarteko kide egin eta Sail bateko Kontseiluan ordezkari izan (2 kred.)

         Zeure taldeko ordezkaria izan Ikasleen Kontseilua (6 kred.)

         Ikasleen Ahaldun urgazlea izan (6 kred.)

         Ordezkaria izan eta zeure taldea Ikasleen Kontseiluan ordezkatu (9 kred.)

         AEM/MIBeko kide egin eta Fakultateko Batzarreko kide izan (10 kred.)

Interesaturik egonez gero urriaren 2an

         13:00etatik 17:00 informazioa edo geurekin hitz egitera pasa zaitezke bulegotik (goiko solairuan, P2 ikasgelaren aldamenean)

         15:00etan lehen mailako ordezkari berrientzako Ikasleen Kontseiluaren derrigorrezko bilera ospatuko da

         16:00etan AEM/MIBeko bilera izango da kide berrientzako

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: