Bihar Gipuzkoak Kanpuseko Barriola eraikinean (ikasgelategia) ospatuko den Unibertsitate Orientaziorako Azokan izango dira Graciana Rekalde eta Adrian Hugo Llorente, Francisco Etxeberria, medikuntza legaleko irakaslea eta Joseba Landa Donostiako Irakaskuntz Guneko Koordinatzailearekin batera. 9etatik 14:30etara egongo dira han medikuntza, odontologia eta fisioterapiako ikaslegaien galderak eta dudak erantzunez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen duzue.