Lehen mailako ikasle ugari larriturik daude lehen mailako irakasgai bat irailean ez gaindituz gero zer egin behar duten ez dakitelako. Honako informazioa Gorka Pérez Yarza, dekanordeak eskainitako informazioan oinarritzen da:
- Lehen mailako ikasleak Lizentziaturako azkeneko ikasleak izango dira, ondorioz euren irakasgai guztiak lizentziaturakoak izan behar dira.
- Irakasgai ugari desagertu egiten dira Grado berrian edo beste itxura bat hartuko dute.
Hau dela eta bigarren deialdian (irailean) suspendituz gero:
- Lizentziaturan ebaluatu zituzten bezala ebaluatuak izateko eskubidea dute
- Ez dute matrikula ordaindua behar, ondorioz ez dute eskoletara eta praktiketara joateko eskubidea
- Orokorrean “temario zaharretik” (lizentziaturakoa) ebaluatuak izango dira, BAINA departamentuaren araberakoa da, baita azterketa mota.
- Sail edo Departamentuaren menpe gelditzen da azterketa praktikoa egingo den zehaztea, BAINA kontuan hartu behar da ikasleek printzipioz ez dutela praktiketara joateko eskubiderik.
- Guztira 4 deialdi edukiko dituzte irakasgai hori gainditzeko eta azterketaren datak beste azterketen datak zehazten direnean abisatuko da