Honen bidez jakinarazten da ez dela bidaliko gutunik ikasleen etxera, automatrikula noiz egin behar duten jakinarazteko.
Hori dela-eta, automatrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala Interneten bidez egingo da, unibertsitatearen web orrian, 2009ko irailaren 7an.
Matrikula 2009ko irailaren 14tik 25era egingo da, bi egunok barne. Ikasleek, esan bezala, automatrikula egingo dute (horretarako jarriko den ikasgelan edo Interneten bidez).