Ikasturte berria, baina betiko arazoa: mediku beharra eta ikasleentzako plaza gabezia. Azken Ate Ireki Jardunaldietan batxillergoko ikasleak ohartarazi genituen, ez zen plaza kopurua handituko. Halaxe onartu zen Fakultateko Batzarrean, bozketan ez zen eztabaidarik egon, han geunden ikasle eta iraskaleen ordezkariek aski ezagutzen dugu egoera: ez dago irakasle, material eta eraikin gehiago.
Leioako Ikastegia hainbeste urtetan han mantentzeak bere ondorioak izan ditu ikasleengan, baina badirudi inor ez dela ohartu fakultate horretan ez dagoela zer egin. 2-3 urte beharko genituzke erreforma oso baterako, Zientzietako Fakultatean behar izan zutena, oker ez banago. Eta medikuntza eta odontologiako fakultate batean ezin gara egoera horretan bizi. Gehien bat lotsagarri dena ospitalerik ondoan ez edukitzea baita.
Alegia, medikuntzako fakultate batek ospitale bat behar du, odontologiako batek klinika behar duen bezalaxe. Oinarrizkoa da, ez beste munduko eskaera bat. Baina Osakidetzarekin ere hitzarmen bat edukitzea beharrezko zen ikasketa praktikoak egin ahal izateko eta gradu eta ikasketa plan berria iritsi den arte ez zirudien presa gehiegi zegoenik. Bai, mezu hau kritika bat da, bai Osakidetza, Hezkuntza eta Osasun Sailburuei ala nola aurreko Dekanotzei.
Orain dugun automatrikula sistemak kanpoko erkidegoeetako sarrera errazten du eta ikasle horiek ez dute osakidetzan egingo euren erresidentzia edo espezializazioa. Ehuneko honi espezializazioa egiteko derrigorrean beste erkidegoetara joan behar direnen kopurua gehitu behar zaie eta azkenik soldata eskasagatik europar batasuneko beste estatuetara joaten direnak. Gelditzen diren ikasle horiek Osakidetza aukeratuko dute ia ziur, baina irakasle izan nahi duen inor egongo al da? ez dut uste
Konponbidea? ikastegi berria lehenik, irakasle plaza berriak eskaintzea ondoren, 3. ziklorako laguntzak medikuntzan graduatzen direnentzat, etab. ez, hau ez urte batean konponduko.