Hiru egun nahiko lanpeturen ondoren azkenean geure lehen mini MIJak bukatu dira. Egia esan lorturiko emaitzak ezin kontraesankorragoak izan zitezkeen, uste baino jende gehiago etorri zaigu hitzaldietara (gaztelerazkoetara, noski) eta Batzar Orokorrean sorpresatxo txiki bat aurkeztu ziguten O.Be-koek, hauteskundeetara batera aurkeztea. Baina Jackek esan ohi zuen bezalaxe “vayamos por partes”
Hitzaldien inguruan
Euskarazkoen ordutegiekin bateragarri izateko ahalegin guztiak antzu izan dira dirudienez, ez genuen 25 ikasletik gora joatea lortu. Gehiago landu beharreko zerbait ezbairik gabe. Bestalde gaztelerazkoen aldetik erantzun oso ona jaso dugula esan beharra dago, 3 hitzaldietan ia guztiz bete genuen Gradu Aretoa. Ostegunekoa anekdotikoa izan zitekeen arren, neure ustez jendeak jarririko interesaren adierazle garbia dugu, Batzar Aretotik (non Fakultate edo Ikastegiko Batzarra edo Junta ospatu ohi den) Gradu Aretora igaro behar izan ginen etorri zen jende guztia zela eta.
Hurrengo MIJei begira
Urte erdi itxaron behar dugun arren ideia pare batzuk gauzatu nahi ditugu, horien artean ECOEi buruzko hitzaldia eta MIRari dagokiona Dekanoak eta Dekanordeek ematea interesgarri litzateke. Bestalde agian hitzaldien bikoizketak ez du zentzu handiegirik, hitz egin beharreko zerbait den arren, neur pertsonalki euskarazkoen jarreragatik nahiko dezepzionaturik nagoela onartu behar dut.
AEM/MIBeko karguen berritzea
Barne hauteskundeak egin ondoren honelaxe gelditu da egituraturik elkartea:
Zuzendaritza Batzordea
Presidentea: Nerea Ausín Morales
Presidenteordea: Leire Rubio Benito del Valle
Idazkaria: Iraia Arteagoitia Colino
Diruzaina: Eduardo Varas Meis
Bestelakoak
Fiskaltza: Adrian H. Llorente Aginagalde
Fiscal urgazle: Javier Veles Arribas
CEEMean ordezkaria: Mikel Gallego Rodrigo
Adrian H. Llorente Aginagalde, Medikuntza eta
Odontologiako Ikasleen Kontseiluko presidentea