Ziurtagirien banatzea kaotiko samar bilakatu da, astelehena azken eguna izan behar zuen, baina autobus greba dela eta 20 minutu egongo lirateke hauek banatzeko, eta ordu batean denborarik ez badugu, imajina ezazue asti horrekin zein nolako kaosa izan daitekeen.
Hau dela eta honakoa erabaki da:
- Ikastegikoak ez direnen kredituak soilik banatuko dira pertsonalki
- Medikuntza eta Odontologiako ikasleen aukera askeko kredituak ordezkarien bidez eskatu beharko dira, hauek NAN zenbakia, izen-abizenak eta ikasturtea zehazten duten zerrendak aurkeztu beharko dituztelarik AZTERKETEN ONDOREN.
- AAKak ordezkariek banatuko dituzte, honelaxe ikasturte bakoitzean ordezkaria zein izan den jakin ahal izango dugu eta AAKak ordenatuki banatu ahal izango dira.
- Arazorik egon ezean Ikasleen Kontseiluko presidentearekin jarri kontaktuan