Nola ezagutu medikuntzako ikasle bat?

 (Web orri honetatik euskaratua eta moldatua/traducido y adaptado de la siguiente página web: http://casimedico.blogspot.com/2008/01/como-reconocer-un-estudiante-de.html)

1. Jendeak ikusmin aurpegiarekin beti galdera berdina egiten dizu (ez du axola zein urtetan zauden edo anatomia lehenengo eta bigarren mailan ematea) “ikusi al dituzu ya hildakoak?”

2. Zeure gurasoen lagunek “medikuntza ikasten duena” bezala ezagutzen zaituzte.

3. Zeure izeba-osabak, aitonak eta bestelakoak ezagunen aurrean ikasten duzunaz harrotu egiten dira.

4. Zeure senide eta lagun guztiak aholku bila gerturatzen zaizkizu euren azalean nabaritzen duten edozein aldaketaren aurrean, ez du axola lehen mailan egotea eta zorionekoa zara diagnostikoa eta tratamendua eskatzen ez badizute.

5. Lagunen gonbitei beti esaldi berdinarekin erantzuten diezu: “Ezin du, ikasi beharra daukat”

6. Hainbeste duzu ikasteko medikutara joateko astirik ere ez duzula aurkitzen (gaixo zaudela oharkabetzen bazara, noski)

7. Oheratu gabe altxatzen zara egunero (eta ez farra eginagatik!)

8. Ez du axola zenbat ikasten duzun, ikasteko gero eta gehiago dagoela iruditzen zaizu.

9. Asteburu bat kanpora baldin bazoaz arropa baino liburu gehiago eramaten duzu beti.

10. Asteburuak irrikaz itxaroten dituzu….astean zehar birpasatu ezin izan duzuna ikasteko!

11. Ezagunagoak zaizkizu Langman, Moore, Harrison, Sobbota, Gray eta Netter, zeure gelakoen abizenak baino.

12. Edozein libururen prezioa bi edo hiru dendatan alderatzen duzu erosi baino lehen.

13. Orduak igaro ditzakezu argitaletxe baten biltegi batean, gutxienezko soldata baino gutxiago balio du ale bat lortzearren.

14. Minutu bat artzen duzu gutxienez galdera erraz honi erantzuteko “Zenbat irauten du zure karrerak?”

15. Ikastola/ikastetxeko zeure lagun guztiek zeuk baino errazagoak diren karrerak hartu dituztela uste duzu.

16. Maiz galdetzen diozu zeure buruari zein adinarekin ezkondu eta edukiko dituzun seme-alabak.

17. Ezin uler dezakezu zer egiten duten hainbeste denborarekin Pedagogian, Magisteritzan edota Kazetaritzan, eta (medikuntza ezik) edozein karrera berez irauten duena baino gutxiagoan amaitzeko gai izango zinatekeela uste duzu.

18. Arkitektu eta diseinatzaileak euren denbora antolatzeko ez gai direla iruditzen zaizu.

19. Teleco-ra pasatzea noiz edo noiz pentsatu duzu (baina fisika berriro ikasi behar izanak medikuntzan mantentzen zaitu)

20. Hospital Central, Anatomia de Gray edo House-en ikusten duzun ezerk ez zaitu harritzen (hautez trufatzen ez zarenean)

21. Munduan nazka eman diezazukeen ezer ez dagoela sentitzen duzu.

22. Formol (edo antzeko fijatzaile baten) usaina kilometrotara antzemateko gai zara.

23. Eskularrutarako erabiltzen duzun neurria norbaitek galdetuz gero, zehazki zer erantzun behar duzun dakizu.

24. Zeure bihotza auskultatu duzu zeure estetoskopio berriarekin, zeure pultsua hartu duzu eta zeure presio arteriala neurtu duzu.

25. Ezin duzu fakultateko lagunekin bazkaldu medikuntzaren inguruko gai batean erori gabe.

26. Arretaz begiratzen diozu edozein osasun-langileren mantalari, eta gustoko duzun bat aurkitzean, non erosi zuen galdetzen diozu.

27. EPOC, LDH, CK, PCR edo GSH siglen esanahia ezagutzen duzu.

28. Ez duzu giharretako minik, mialgiak baizik, eta ez duzu ez egarri ezta goserik, polidipsia eta polifagia baizik.

29. Hildakoa ez dago etzanda, decubito supino-n baizik.

30. Edozein trafiko istripuren ondotik igarotzean jaisteko behar morala sentitzen duzu.

31. -logia atzizkia zeure hiztegitik noiz ezabatu zenuen ahaztu duzu eta histo, bio, kardio, enbrio, micro, etab. esaten duzu soilik.

32. Munduan zer gertatzen den jakitea faltan botatzen duzu.

33.  Guda edo gerra bat zegoela jakiten duzunerako hau amaitu berri da.

34. Edozein botika zeure eskuetan erortzean bere osagi eta mgs-ak arretaz begiratzen dituzu.

35. Medikuntzan zergatik sartu zinen galdetzen diozu egunero zeure buruari eta zergatirik aurkitzen ez duzunean, lehenago edo geroago oroituko zarela

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

279 harpidedun