WordPress nazkagarri honekin ordu batzuk borrokatu ondoren, lortu dugu! blog berria daukagu AEM/MIB-en, egian esan google-ekin saiatu gara zeozer txukunagoa egiten, baina oraingoz blogarekin egingo dugu lan.
Lehen helburua googletik migrazioa bukatzea da, hau da, www.medikuntzakoikasleak.com domeinua berreskuratzea. Ez dakigu posible izango den, baina saiatuko gara.
Bigarren helburua, Medikuntza eta Odontologiako Ikasleen Kontseiluari dagokion informazio guztia igo, barne araudia, aktak eta bestelakoak.
Hirugarren helburua, elkarteari buruzko galdera ohikoak, prestatzen ditugun jardunaldiak etab.-i buruz daukaguna jarri, baita beste elkarte batzuekin (AVIEM-UPV adibidez) ditugun konbenio eta erlazioak.
Laugarren helburua, elkarteko kide direnen fitxa moduko bat jarri, argazki eta guzti ahal baldin bada ;P